GEROZ ETA GERTUAGO DAUDE
Eskubaloia

GEROZ ETA GERTUAGO DAUDE

Bidasoak 23-26 galdu zuen Bartzelona ahalguztidunaren aurka, majo sufritu eta asko izerdituta hori bai, Bidasoa Europarako prest dagoela erakutsi baitzuten atzo

23 – Bidasoa Irun: Ledo (p.), Crowley (1), Kauldi (5), Barthe, Rodrigo Salinas (3), Tesoriere, Seri (2); Rangel (p.s.), Cavero, Zabala (2), Serrano (2), Esteban Salinas (5), De la Salud, Renaud (1), Azkue (2) eta Da Silva.

26 – Barça: Pérez de Vargas (p.), Víctor Tomás (5), Entrerríos (1), Ariño (2), N’Guessan (1), Petrus (1), Dolenec (2, 1 p.); Moller (p.s.), Sorhaindo (1), Abel Serdio, Gómez (3, 2 p.), Dika Mem (3), Cindric (1), Pascual, Pálmarsson (4) eta Fabregas (2). 

Izenburuak dioen bezala, Bartzelona geroz eta gertuago dago, baina berriro ere Bidasoa baino gehiago izan zen normala denez. Zalegoan ilusioa piztu zuen aurreko urteko denboraldiak eta aurtengo sasoiaren hasierak ilusio hori indartu du. Atzo Artalekuko harmailak bete ziren, izan ere, egun historikoetan murgilduta dago talde irundarra 24 urte ondoren EHF Kopan lehiatuko diren albistea ezagutu zutenetik. Atzo giro ikaragarria sumatzen zen Artalekun, baina Bartzelonak eskarmentu handia dauka eta oso kantxa zailetan lehiatu da urtez urtez eta gauzak oso zailak jarri arren, 23-26 gailendu ziren kataluniarrak.

Neurketa osoa oso borrokatua izan zen, eta lehen minututik nabaritu zen hori. Xoan Ledok bikain hasi zuen norgehiagoka bi geldiketa segidan eginez eta Kauldi Odriozolaren golaren bitartez, partiduko lehen abantaila Bidasoarentzat izan zen. Hortik aurrera batek jo eta besteak erantzuten zuen, defentsan zein erasoan eta biek ala biek euren aurpegirik onena eman behar izan zuten. Hala ere, oso eroso ikusten zitzaion joko horretan etxeko taldeari eta 22.minutuan 12-10 aurreratu ziren markagailuan eta Bartzelonako entrenatzailea, Xavi Pascual, hutsartea eskatzera behartuta ikusi zen. Hutsartetik bueltan Bartzelonak markagailua berdintzea lortu zuen eta atsedenaldira 14-14koarekin heldu zen. Aipatzekoa da, lehen 30 minutuetan Matheus Da Silvak, Bidasoaren fitxaketa berriak, Asobal Ligan lehen minutuak jokatu zituela.

Bigarren zatian Bidasoak gol bateko errenta eskuratu eta gero (16-15, 32,minutuan), hurrengo bost minutuetan Bartzelonak bere indarra erakutsi zuen eta 0-3ko partzial bat lortuta lehen errenta sakona lortu zuten. Geroago, beste partzial berri bat lortu zuen talde kataluniarrak eta 52.minutuan markgailuak 19-25ekoa adierazten zuen. Gehiegizko zigorra izango litzateke Bidasoarentzat sei goleko errentarengatik galtzea eta azken erreakzio baten bidez, 4-1eko partzialaren bidez, neurketa 23-26ko markagailuarekin bukatu zuten.

Proba politak izan dira Asobal Ligako lehen bi jardunaldiak EHF Kopako lehen neurketari begira. Gaur bertan jokalariak Eslovakiara biadaituko dute eta larunbatean Tartan Presoven aurka arituko dira EHF Kopako multzoen faseko lehen neurketan. Asobal Ligako hirugarren jardunaldia datorren asteazkenean jokatuko dute Benidormen aurrean. 

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”

Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko

Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN
Eskubaloia

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN

Apirilaren 10ean ospatuko dute bi taldeek hirugarren kanporaketa partida bakarrean

Agustinos Alicante izanen da Bidasoa Irunen aurkaria apirilaren 10ean...

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN
Eskubaloia

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN

Bigarren zatian aukera izan zuen talde horiak puntuak eskuratzeko, baina azkenik gol bakarrarengatik ihes egin zion garaipenak

Bidasoak ezin izan...

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU
Eskubaloia

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU

Ibilbide berri honetan, CD Bidasoako presidenteak, Gurutz Aginagaldek, bere babesa adierazi nahi izan du eta 2019ko udatik dauden harremanak...

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”

Bidasoa Irunek Viveros Herol BM Nava taldea bisitatuko du larunbatean 21:00etan

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu...

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE

Irundarrek Balonmano Barakaldo A taldea izan zuten aitzinean finalean, eta 24-23ko markagailuarekin irabazi zuten bizkaitarrek

Euskadiko Jubenil...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika