Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker
Real Unión Roca:...
02 Uzt, 2019 Irun, Futbol, Real Union, Gorka Larrucea, Beñat Garro
Gorka Larrucea Real Unioneko jokalari berria da Gernikako klubatik desbinkulatu ostean eta urte baterako sinatu du. Bestetik, Real Unionek agur esan dio Garrori
Endika Galarzaren fitxaketaren ondoren, Gorka Larrucea gernikarra sinatu dute talde txuribeltzeko agintariek. Azken denboraldietan erdigunean jokatzen aritu da jokalari gernikarra, baina aurrelari gisa eta atzelari gisa ere aritu izan da. Larrucea Gernikarekin hirugarren mailan debutatu zuen eta lau urteren ondoren, Real Unionekin sinatzera erabaki du. 127 neurketa jokatu ditu 2.B mailan eta 12 gol erdietsi ditu, denboraldi honetan, Gernika taldeko minutu gehien jokatu dituen jokalaria izan da, 2.830 minutu jokatu ditu 4 gol eskuratuz hain zuzen.
Larrucea iritsi eta Garro joan
Beñat Garro oreretarra SD Amorebietan jokatuko du datorren denboraldian. Duela bi urte iritsi zen Real Unionera, lehen urtean harrobiko taldean jokatu zuen, baina bigarrenean minutu garrantzitsuak jokatu zituen lehen taldean. Talde txuribeltzak bi urte hauetan egindako lana eskertu nahi izan du bidalitako komunikatu ofizialean.
Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker
Real Unión Roca:...
Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola
Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...
Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan
Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...
Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra
CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...