HAMARREKIN LAREDO GARAILE
Futbola

HAMARREKIN LAREDO GARAILE

Real Union ez da San Lorenzoko zelaian Laredoren aurka punturik batzeko gai izan. Real Union ordu erdi jokalari bat gehiagorekin aritu bada ere, lehen zatian Alvarok egindako golak garaipena eman dio etxeko taldeari.

Aitor Zulaikak Leioaren aurkako neurketarekiko aldaketa bat zelairatu du San Lorenzoko berdegunean. Jon Irazustabarrenak defendatu du Real Unionen atepea Moha Ramosen ordez; gainontzeko 10 jokalariak, Sarrienan garaipena eskuratu zituztenak izan dira. Neurketari dagokionez, hastapeneko jabetza Laredok izan du, etxeko taldea indartsu hasi du neurketa eta Real Unionen atera gehiago hurbildu diren arren, ez dute arriskua sortu lehen 10 minutuetan. Norgehiagokako lehen aukera, ordea, Real Unionentzat izan da 4.minutuan, Capeleteren jaurtiketa ez da hiru zutainen artean joan.

Minutuak aurrera egin ahala, Leioaren aurka egin zuten bezala, Real Unionek partiduko kontrola hartu du eta Laredoren atera sarriago heldu da. Behobidek eta Elizondok bikain mugitu dute baloia erdigunean, Madrazok eta Capeletek hegalean min egiten hasi dira, baina Kun eta Viguera ez dira gehiegi jokoan sartu eta gol egiteko aukerak ez dira heldu. Neurketako bigarren aukera, berriz, Laredorentzat izan da, Saul Garciak Irazustabarrena gainditu du, baina baloia zutionaren kanpotik jaurti du.

Neurketa zaila eta trabatua planteatu du Manu Callejak, Laredoko entrenatzaileak, Laredo ondo moldatu da joko horretan eta kontraeraso bizkor baten bidez, 36.minutuan Alvaro Garcia erdilariak Saul Garciaren erdiraketa baliatu du 0-1ekoa egiteko. Real Unionek ezin izan dio golaren kolpeari buelta eman eta ezin izan dute atsedenaldira iritsi baino lehen berdinketa egin.

Garaipena lortzeko zerbait desberdina erakutsi behar zuen talde txuri-beltzak. Ez da horrela izan, ordea. Laredok oso sendo ekin dio bigarren zatiko lehen minutuei eta 2-0ekoa egiteko aukera izan du ere bai. Hala ere, Real Unionek Mario Capeleteren hegaleko saiakerak baliatu ditu Laredoren areara hurbiltzeko. Kun-ek, lehenengoz neurketan, aukera paregabea izan du neurketa berdintzeko, baina honek ere ez du saiakera baliatu.

54.minutuan Laredoko Fauzi jokalaria txartel gorriaren bidez kaleratu du epaileak, eta beraz, etxeko taldea jokalari bat gutxiagorekin geratu da. Real Unionek aurrerapausua eman du neurketan eta Laredok une txarrak igaro ditu; izan ere, Aitor Zulaikaren taldeak baloiaren jabetza bereganatu du eta Laredo defentsako lanetara mugatzera behartuta ikusi du bere burua.

Mario Capelete izan da Real Unionen jokalari arriskutsuena bigarren zati osoan, hegaletik min handia eragin dio Laredori. Irundarrak berdinketa egiteko abagune berri bat izan du 63.minutuan, baina Kijerak erdiratutako baloia Rafa atezainak geratu du. Golaren bila, Aitor Zulaikak Galan eta Fran Rivera zelairatu ditu Anatz Elizondo eta Kunen ordez, hurrenez hurren. Madrazok ezker hegaletik Real Unionen henegarren saiakera egin du, baina honen jaurtiketa zutoinaren kanpoaldetik joan da. Real Unionek gertu izan du berdinketa, baina Laredok txuri-beltzen saiakera guztiak ondo defendatu ditu, lehen zatian lortutako abantaila mantendu du. 2-0ekoa egiteko aukera izan du 92.minutuan, bigarren zatian bi taldeek izan duten argiena; hain zuzen ere, Rikik jaurtiketa bikaina egin du eta baloia zuzenean langara joan da.

Porrot honekin, Real Unionek lehen bi norgehiagoketan 3 puntu batu ditu eta sailkapenean zazpigarren postura jeitsi da. Laredok aurreratu du Real Union, kantabriarrak seigarren postuan kokatu dira sei punturekin. 9 punturekin Sanse da multzoko liderra eta honen atzetik, zazpi punturekin, Racing, Amorebieta eta Bilbao Athletic aurkitzen dira. 

REAL UNIONEKO JOKALARI OHIAREN GOLAK TXURI-BELTZEN PORROTA ERAGIN DU
Futbola

REAL UNIONEKO JOKALARI OHIAREN GOLAK TXURI-BELTZEN PORROTA ERAGIN DU

Aimar Sagastibeltzak, Real Union taldeko atzelaria zenak, Amorebietaren aldeko gola erdeitsi du, eta beraz, hiru puntuak Urritxeko zelaian geratu...

GIPUZKOAKO DERBIA UNIONENTZAT
Futbola

GIPUZKOAKO DERBIA UNIONENTZAT

Real Unionek aste gogor bezain exijente bat garaipenarekin (0-1) itxi du gaurkoan. Barakaldo eta Alaves Bren aurka lehiatu ostean, eguerdian Zubietan Xabi Alonsok...

GAZTEEK BETERANOTASUNA ERAKUTSI DUTE
Futbola

GAZTEEK BETERANOTASUNA ERAKUTSI DUTE

Real Unionek neurketa ona jokatu duen arren eta Alaves B-k 1-2 menderatu ostean, ezin izan du denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu.

Lehen...

EURIPEAN KANTARI REAL UNION
Futbola

EURIPEAN KANTARI REAL UNION

Neurketa gogor batean, Real Unionek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du, 2-1 uneoro gauzak oso zail jarri dituen Barakaldoren aurka.

Real Unionek...

AZKENEAN, STADIUM GALEN
Futbola

AZKENEAN, STADIUM GALEN

Kosta zaio, baina asteburu honetan Real Unionek 2020-2021 denboraldiko lehen neurketa jokatuko du Stadium Galen. Aurrean, aurkari ezaguna izango dute, Aitor...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika