HIRUGARREN KONTXA ERRENKADAN
Arrauna

HIRUGARREN KONTXA ERRENKADAN

Hondarribiak hirugarren Kontxako Bandera jarraian lortu du gaur Donostiako badian. Bandera eta bi jardunaldietan lehenak izanik, garaipen handia lortu dute.

7,92 segunduko tarteari eutsi behar zuen Hondarribia Arraun Elkarteak 2020ko Kontxako Bandera eta hirugarrena jarraian eskuratzeko. Abantaila mantendu eta handitu dute, sekulako estropada burutu du Hondarribia Arraun Elkarteak eta 5 segunduko tartearekin garaitu dute Zierbena. Hirugarren Kontxako Bandera errenkadan ‘Ama Gudalupekoa’rentzat.

Inork arraun egin nahi ez duen kaletik aritu da Hondarribia, lehen kaletik hain zuzen. Zierbena estropada haustera irten da lehen metroetatik, estropadako buru jarri dira eta lehen paladetan segundu bateko tartea hartu dute Hondarribiarekiko, bitartean, Santurtzi eta Orio bi segundu atzetik izan dira. Uhartera, ordea, Hondarribia Arraun Elkartea iritsi da aurretik eta bi segundu ezarri dizkio Zierbenari. Ioseba Amunarrizen gidaritzapean, beste behin, bikain arraun egin dute hondarribitarrek eta ziabogara Zierbenarekiko aldea 5 segunduetara handitu dute, Santurtzi 6ra heldu da eta Oriok 10 segundu galdu ditu.

Zierbenak ez du ziaboga ondo eman eta segundutxo batzuk galdu dituzte, ‘Ama Gudalupekoak’ sailkapen orokorreak 14 segunduko tartea izan du, bandera kontrolpean zeukaten. Bakarrik arraun egin dute bigarren luze osoan zehar, Zierbena 6 segunduetara izan dute, Orio Santurtzi aurreratuta 9 segundu atzetik utzi dute eta Santurtzik 12 segundu atzetik ibili da. Zierbenak Hondarribia Arraun Elkartearen denborara hurbiltzeko saiakerak egin ditu, baina hondarribitarrek erabateko nagusitasuna erakutsi dute.

Hondarribia helmugan 19:39.56 denbora eginez bandera eta bigarren jardunaldia irabazi du. Bigarren Zierbena helmugeratu da bost segunduko atzerapenarekin, hirugarrena Orio izan da 12 segunudura eta txandako azkena Santurtzi izan da, eguneko bostgarrena.

Lehen txandan Zarautz, Cabo, Donostiarra eta Urdaibai aritu dira. Lauek bandera irabazteko aukerarik gabe egin dute arraun. Hasiera batean, Cabo hasi da estropadako buru, baina pixkanaka Donostiarra gailentzen joan da. Urdaibai ere hurbil aritu da eta atzerago, Zarautz. Ziabogara iritsi bitarte tarte ederra lortu du Donostiarrak Urdaibairekiko. Ziabogara Donostiarra heldu da lehen postuan, 5 segundu atzetik Urdaibai iritsi da, Cabok 8 segunduko atzerapena izan du eta 14 segunduetara Zarautz izan da azkena.

Estropadako bigarren erdian Urdaibai hiru segunduetara hurbildu da Donostiarrarekiko. Lehia estua izan dute biek lehen txanda garaitzeko, poparean Urdaibai ibili da hobe eta Donostiarraren denbora berdinean jartzea lortu du. Amaieran, azken 500 metroetan erabaki da lehen txanda eta Urdaibai moldatu da hobekien bertan. Bizkaitarrek estropada 19:52.81eko denboran bukatu dute eta Donostiarra 5 segunduko atzerapenarekin helmugeratu da. Cabo, atzetik aurrera, zazpi segundura bukatu dute eta azkena, Zarautz izan da 40 segundu utzita.

EGUNEKO SAILKAPENA

1-Hondarribia 19:39.56

2-Zierbena +5

3-Orio +12

4-Urdaibai +13

5- Santurtzi +16

6- Donostiarra +18

7- Cabo +21

8- Zarautz +45 

SAILKAPEN OROKORRA

1-Hondarribia 39:26.52

2-Zierbena +13

3-Santurtzi +35

4-Orio +36

5- Urdaibai +43

6- Donostiarra +49

7- Cabo +1:12

8- Zarautz +1:56 

SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK SEI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGAKO LEHEN ESTROPADAN
Arrauna

SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK SEI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGAKO LEHEN ESTROPADAN

Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak

Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...

MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK
Arrauna

MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK

Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa

Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...

SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN
Arrauna

SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN

Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia

Euskadiko aulki mugikorreko...

HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN
Arrauna

HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN

Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea

Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...

AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN
Arrauna

AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN

Bidasoa ibaia protagonista izan zen pasa den asteburuan ere, Ur Bizietako Euskadiko Kopa jokatu baitzen bertan

Aulki mugikorreko arraunlariek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika