HONDARRIBIKO BI TRAINERUAK ONENEN ARTEAN DATORREN DENBORALDIAN
Arrauna

HONDARRIBIKO BI TRAINERUAK ONENEN ARTEAN DATORREN DENBORALDIAN

Eusko Label eta Euskotren Liga bukatu zen atzo Portugaleteko uretan. Kontxako Banderarena izan zen gizonezkoen azken lorpena, eta emakumezkoetan maisuki eutsi zioten Euskotren Ligako plazari

Kontxako Bandera izan da Hondarribiko Arraun Klubak 2019-2020 denboraldian lortu duen azken lorpena. Izan ere, behin Kontxa jokatu eta gero, Eusko Label Liga bukatzeko geratzen ziren bi jardunaldietan Oriok eta Urdaibaik irabaiz zuten Bermeo eta Portugaleteko uretan hurrenez hurren.

Larunbatean Bermeoko uretan jokatu zen estropada eta esan bezala, Orio gainontzeko traineruak baino azkarrago ibili zen eta matematikoki erabakita utzi zuen Eusko Label Liga. Bigarren postuan Go Fit Hondarribia iritsi zen, tanda osoan zehar oriotarrekin estropada eramateko lehian aritu ziren, baina azkenean 2,84 segunduko atzerapenarekin iritsi ziren helmugara. Eguneko hirugarren Santurtziko ‘Sotera’ izan zen eta lehen txandan agindu ostean, Urdaibai Avia eguneko laugarrena izan zen. Urdaibairen ondoren 14 segunduko atzerapenarekin Donostiarra heldu zen eta seigarren postuan Ondarroa sailkatu zen. Ohorezko txandan arraun egin bazuen ere, Zierbena izan zen eguneko azken aurrekoa eta Cabo bukatu zuen azkena.

Eusko Label Ligan aritzeko playoffari dagokionez, Aresek eta Zarautzek lortu zuten eguneko denborarik onena. Hauen ondoren, hirugarren Deustu sailkatu zen eta laugarren eta bostgarren postuan, San Pedro eta Tiran eguneko motelenak izan ziren.

Denbora horiek kontutan hartuta, igandean Portugaleten batzuen jeitsiera eta beste batzuen maila igotzea erabaki zen. San Pedro izan zen eguneko motelena, Tiran izan zen laugarren, Deustu bukatu zuen hirugarren, Ares bigarren eta Zarautz lehen. Beraz, San Pedro 13 urteren ondoren, datorren denboraldian ARC1 ligan lehiatuko da, eta Zarautz eta Ares, Eusko Label Ligako traineru berriak dira.

Hain zuzen, Eusko Label Ligako azkeneko estropadan, Urdaibaik irabazi zuen lehen txandatik. Oso azkar ibili zen ‘Bou Bizkaia’ eta ohorezko txandarren meteorología aldaketak aprobetxatuz urteko lehen bandera erdietsi zuten. Eguneko bigarrena ere bigarren txandan aritu zen, Ondarroak sei segunduko atzerapenarekin denboraldiko emaitzarik onena eskuratu zuten Portugaleteko uretan. ‘Ama Guadalupekoa’ko eskifaia ohorezko txandan garaile irten zen, baina esan bezala, ohorezko txandan haizeak gora egin zuen marearekin batera eta hirugarren izatea soilik lortu zuen. Berriro ere, lehen txandatik Donostiarra bukatu du bostgarren postuan eta ohorezko txandan bigarrena izan den Zierbena, bostgarren egin dute. Santurtzi izan da seigarrena eta Orio auzken aurreko bukatu du, denboraldiko emaitzarik kaxkarrena eginez. Hori bai, estropada bukatu bezain laister, orain arte eskuratu ez zuten CaixaBank Koroa eman zioten klub horiari, izan ere, Eusko Label Ligako talderik erregularrena izan direla argi utzi dute denboraldi honetan zortzi trapu lortuta. El Corte Ingles Banderako azken sailkatua Cabo izan zen.

Hondarribia Bertako Igogailuak datorren urtean berriro ere Euskotren Ligan 

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumezkoen eskifaiak helburu garrantzitsua bete behar zuen asteburu honetan. Euskotren Ligako plaza defendatzen zuten Hibaika eta Zumaiaren aurrean, eta arraunaren mailarik gorenean aritzen jarraitu nahi zuten. Nahi eta egin, bi egunetan hiruetatik trainerurik azkarrena izan ondoren, datorren urtean Orio, Arraun Lagunak eta Donostiarrarekin batera Euskotren Ligan arituko da.

Bi estropadetan sailkapena berdina izan da, Hondarribia lehen postuan, Hibaika bigarrenean eta Zumaia hirugarrenean. Oreretarrak eta zumaiarrak datorren denboraldian ETE Ligan lehiatzen jarraituko dute, baina argi dagoena da urtez urte emakumezkoen arraunak pisu eta kalitate handiagoa duela eta urtez urte gehiago borrokatu beharko dela onenen artean egoteko. 

DENBORALDIKO LEHEN BANDERA ZIERBENAKO URETAN
Arrauna

DENBORALDIKO LEHEN BANDERA ZIERBENAKO URETAN

"Ama Guadalupekoa" k irabazi du XXXVII. Petronor Bandera lehen txandatik erakustaldi bikaina egin ondoren. Emakumezkoetan Hondarribitarrak azken postuan bukatu...

HELENE SAGARZAZU ETA NAROA ZUBIMENDIK URREZKOAK
Arrauna

HELENE SAGARZAZU ETA NAROA ZUBIMENDIK URREZKOAK

Santiagotarrakeko arraunlariak lehenak izan dira distantzia luzeko aulki mugikorreko Espainiako txapelketan. Hondarribia Arraun Elkarteko Itxaso Goikoetxeak eta...

HONDARRIBIKO XX.JEITSIERAN ETXEKO TRAINERUA GARAILE
Arrauna

HONDARRIBIKO XX.JEITSIERAN ETXEKO TRAINERUA GARAILE

Hondarribiko ‘A’ trainerua eguneko azkarrena izan da gizonezkoetan, emakumezkoetan ordea, Arraun Lagunak izan dira lehenak eta etxeko trainerua bostgarren...

HONDARRIBIKO BI TRAINERUAK ONENEN ARTEAN DATORREN DENBORALDIAN
Arrauna

HONDARRIBIKO BI TRAINERUAK ONENEN ARTEAN DATORREN DENBORALDIAN

Eusko Label eta Euskotren Liga bukatu zen atzo Portugaleteko uretan. Kontxako Banderarena izan zen gizonezkoen azken lorpena, eta emakumezkoetan maisuki eutsi zioten...

BESTE URTE BATEZ KONTXA BERDEA BILAKATU ZEN
Arrauna

BESTE URTE BATEZ KONTXA BERDEA BILAKATU ZEN

Hondarribia Arraun Elkarteak bigarrenez jarraian Kontxako Estropadaren garaile bilakatu ziren igandean. Bi igandetan lehen postuan bukatuta, arraun munduko bandera...

KONTXAKO LEHEN KOLPEA HONDARRIBIAK EMAN DU
Arrauna

KONTXAKO LEHEN KOLPEA HONDARRIBIAK EMAN DU

Hondarribiak 19’19’’88ko denbora lortuta Kontxako Estropadako lehen jardunaldian nagusitu da Oriori bost segunduko abantaila sartuz. Emakumezkoetan...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika