HOTZ GERATU DA BIDASOA KROAZIAN
Eskubaloia

HOTZ GERATU DA BIDASOA KROAZIAN

Bidasoa ez da EHF European Leagueko multzoko faseko zozketan izango. Neurketa gogor eta zail batean, RK Nexek bost goleko aldeaz kanporaketa menderatu du (29-25).

Gora behera handiko lehen zatia jokatu dute Nazic hirian RK Nexe eta Bidasoak. Irundarrek bikain ekin diote neurketari, 1-4ko partziala erdietsi dute Kauldi Odriozolaren hiru gol bizkor baliatuta eta 6.minutuan kroaziarren entrenatzaileak 1-5koarekin hutsartea eskatu behar izan du Bidasoaren erritmoa geldiarazteko.

Lehen hamar minutuetan RK Nexe oso deseroso aritu da eta Bidasoak bere horretan jarraitu du 10.minutura arte (2-7). Orduan iritsi da etxeko taldearen erreakzioa. Hobeto kokatu dira kantxan eta pixkanaka-pixkanaka Bidasoak zuen aldea murrizten joan dira. 5-7koarekin Jacobo Cuetarak hutsartea eskatu du, baina gutxirako balio izan du; izan ere, Radovanovic atezainak geldiketak egiten eta erasoko jokalariek golak sartzen hasi dira 10-8koa ezarri arte. 8-1eko partzial sendoa jaso du Bidasoak eta lehen aldiz neurketan, RK Nexe jarri da agintzen markagailuan.

 Beste behin, Jacobo Cuetarak neurketa geldiarazi behar izan du, baina talde irundarrak ezin izan du lehen zatiaren amaieran markagailuan aurretik jarri. Kroaziarrek erdietsitako bi golen aldea ondo kudeatu dute eta aldageletara 13-11 irabazten joan dira. Azpimarratzekoa Kauldi Odriozolak lehen 30 minutuetan egindako lana, Bidasoaren 11 goletatik 7 gauzatu ditu zumaiarrak.

Bigarren zatian, RK Nexe neurketa irabaztera eta Artalekuko errenta haustera irten da eta 5.minutuan bost goleko errenta izatera heldu da (17-12). Zailtzen joan da neurketa; izan ere, Donat Bartokek 2 minutuko zigorra jaso du eta Nexeren goraldiari jokalari bat gutxiagorekin aurre egin diote. Bidasoa ondo moldatu da erasoan bat gutxiagorekin, baina atzean kroaziarrek erraz zulatu dute Xoan Ledoren atea (21-16, 10.minutuan).

Baina, beti bezala, Bidasoa esnatu da eta RK Nexe jokalari bat gutxiago aritu den minutuak baliatu ditu norgehiagokan egonkortu eta markagailuan gerturatzeko. 0-3ko partziala erdietsi du talde irundarrak eta 21-19koa ezarri dute, berriro ere, Bidasoa kanporaketan agintzen jarri da. Une zailetan, Bidasoako eskarmentua duten jokalariak azaldu dira, Julen Aginagaldek bi gol sartu ditu eta Jose Manuel Sierrak geldiketa apartak gauzatu ditu. Bidasoa bost goleko galerakin ibiltzetik, azken hamar minutuetan norgehiagoka berdintzera pasa da.

Hortzak inoiz baino gehiago estutu behar izan ditu Bidasoak, azken hamar minutuak bihotzekoak jotzeko modukoak izan dira. Defentsan minuturik onenak jokatu du talde irundarrak, baina kroaziarrek golak egiten jarraitu dute. Bukatzeko bost minutu falta zirenean, markagailuak 25-23 adierazten zuen, momentuz, kanporaketa irundarren alde aurkitzen zen. Bihotzarekin eta zuen guztiarekin jokatu du Bidasoak azken minutuak, baina Radovanovic atezainak talde irundarraren aukera guztiak alderatu ditu. Partidua bukatzeko bi minuturen faltan, bi gol behar zituen Bidasoak EHF European League txapelketan jarraitzeko. Gol bat sartu dute, baina ezin izan dute Rodinen azken ezkerkada oztopatu eta RK Nexek 29-24 irabazi du. 

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”

Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko

Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN
Eskubaloia

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN

Apirilaren 10ean ospatuko dute bi taldeek hirugarren kanporaketa partida bakarrean

Agustinos Alicante izanen da Bidasoa Irunen aurkaria apirilaren 10ean...

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN
Eskubaloia

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN

Bigarren zatian aukera izan zuen talde horiak puntuak eskuratzeko, baina azkenik gol bakarrarengatik ihes egin zion garaipenak

Bidasoak ezin izan...

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU
Eskubaloia

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU

Ibilbide berri honetan, CD Bidasoako presidenteak, Gurutz Aginagaldek, bere babesa adierazi nahi izan du eta 2019ko udatik dauden harremanak...

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”

Bidasoa Irunek Viveros Herol BM Nava taldea bisitatuko du larunbatean 21:00etan

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu...

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE

Irundarrek Balonmano Barakaldo A taldea izan zuten aitzinean finalean, eta 24-23ko markagailuarekin irabazi zuten bizkaitarrek

Euskadiko Jubenil...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika