JACOBO CUETARA: “ARRAROA EGINGO ZAIGU ARTALEKUN ZALETURIK GABE JOKATZEA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ARRAROA EGINGO ZAIGU ARTALEKUN ZALETURIK GABE JOKATZEA”

Bidasoak astebete atsedenaldiaren ostean, Benidormen aurka eta Artalekun, berriz ekingo dio Sacy Asobal Ligari. Ateak itxita izango den neurketan, talde irundarrak denboraldiko zortzigarren garaipena erdiesten ahaleginduko da.

Bidasoak neurketarik gabeko asteburua prestaketarako baliatu du Jacobo Cuetarak; izan ere, asteazkenean Sacyr Asobal Liga bueltan da eta talde irundarrak Benidorm jasoko du Artalekun. Salkapenari begiratuta, Bidasoa garaipena eskuratzeko faboritoa da, irundarrak bigarren sailkatuak dira eta Benidorm 12.postuan kokatuta dago, baina urte hasieran Europan jokatzeko taldea osatu zuen. Hain zuzen ere, Jacobo Cuetara ez da Benidorm taldeaz fio, “egun plantilan dituen jokalariak kalitate handikoak dira eta partiduko protagonistak bilakatzen badira, zailtasunetan jar diezagukete”.

Cuetararen taldeak, orain arte, zazpi neurketa jokatu ditu Sacy Asobal Ligan eta horietatik hiru, azken astean jokatu zituen. Selekzioen atsedena ondo etorri zaiela aitortu du entrenatzaile asturiarrak, “konfinamenduaren ostean hiru neurketa jarraian izan genituen eta jokalariak leher eginda bukatu zuten astea, beraz, alde batetik, selekzioen geldialdia ondo etorri zaigu”. Nolanahi ere, geldiuneak garaipenen erritmoa oztopatu dezakela ohartarazi du: “Geldiuneak arriskutsuak izan daitezke, azken asteetako joko eta lehiatzeko maila erakutsi behar dugu Benidormen aurka irabazi nahi badugu”.

Momentura arte, Bidasoak Ligan ez du porrotaren zapore mingotsa dastatu, baina hobetzeko margina duela ere argi du Cuetarak. Hain zuzen ere, eskuin hegalean Bidasoak izaten ari den arazoen inguruan, eta konkretuki Dan Racotearen gol faltaz jardun da: “Denbora eman behar diogu Racoteari taldean bere tokia har dezan, espektatiba guztiak beregain ditu eta ezin diogu duena baino zama gehiago jarri”. Errumaniarra bere selekzioarekin aritu da asteburuan, baina asteazkenerako neurketarako prest izango da. Bidasoarentzat erasoko jokalari garrantzitsua da Racotea, Europan barrena jokatutakoa da, eta asteazkenetik aurrera bere maila erakutsi beharko du Bidasoa eta Racotea bera, elkarrekin, haz daitezen.

Ateak itxita

Neurketa ateak itxita izango da, Eusko Jaurlaritzak azaroaren 6ean zehaztutako neurri murritzaileak jarraituz, Artalekura ezingo da zalegoa hurbildu; horregatik, Cuetarak mezu zuzena bidali die Bidasoaren jarraitzaileei: “Arraroa egingo zaigu Artalekun zalerik gabe jokatzea, baina saiatuko gara une zail hauetan irundarrei aurpegian irrifarre bat marrazten”, adierazi du Cuetarak.

“BI DEFENTSA ONEN ARTEAN, HOBEREN ERASOTZEN DUENAK BEREGANATUKO DU NEURKETA”
Eskubaloia

“BI DEFENTSA ONEN ARTEAN, HOBEREN ERASOTZEN DUENAK BEREGANATUKO DU NEURKETA”

22 punturekin eta Asobal Ligako bigarren sailkatu bezala, Incarlopsa Cuenca jasoko du Artalekun. Aste berean jokatuko duen bigarren neurketa da, Benidormekoaren...

PUENTE GENILEKO MAMUAK UXATU DITU BIDASOAK
Eskubaloia

PUENTE GENILEKO MAMUAK UXATU DITU BIDASOAK

30-26koak neurketa estua irudikatu dezakeen arren, hasieratik amaiera arte Bidasoa neurketan nagusi izan da, BM Benidormek ez du aukerarik izan bi puntuak...

PORROTA PUENTE GENILEN
Eskubaloia

PORROTA PUENTE GENILEN

Bidasoak denboraldiko bigarren porrota jasan du Angel Ximenez Puente Genilen aurka Alcalde Miguel Salas Kiroldegian (26-23).

 26 – Ángel...

DE LA SALUDEN ERRITMORA FINKATU DU GARAIPENA BIDASOAK
Eskubaloia

DE LA SALUDEN ERRITMORA FINKATU DU GARAIPENA BIDASOAK

Neurketa zail eta gogor batean, Sergio de la Saludek norgehiagokaren erritmoa bereganatu du Bidasoa denboraldiko 10.garaipenera gidatzeko. Kasu honetan, Recoletas...

GARAIPENAREN BIDERA BUELTAN
Eskubaloia

GARAIPENAREN BIDERA BUELTAN

Ostegunekoa Artelkun zalegorik gabe jokatutako lehen neurketa izan zen eta estreinekoa ez zen batere onuragarria izan. Denboraldiko lehen porrota jasan zuten Leongo...

9.JARDUNALDIAN IRITSI DA BIDASOAREN LEHEN PORROTA
Eskubaloia

9.JARDUNALDIAN IRITSI DA BIDASOAREN LEHEN PORROTA

Nuerketak bi zati izan ditu, lehen zatian Leongo Ademar talde irundarraren gainetik pasa da eta 9 goleko aldea lortu du; bigarrenean, ordea, Bidasoak azken...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika