LEHENENGOAN KALERA
Eskubaloia

LEHENENGOAN KALERA

Bidasoak neurketa gogor batean 33-36 galdu zuen Liberbank Ciudad Encantadaren aurka, final laurdenetan agur esan zioten Errege Kopari

33 (18+15) – Bidasoa Irun: Rangel Luan (p.); Kauldi (12, 2 penalty), Rodrigo Salinas (4), Barthe (2), Tesoriere, Seri (4) eta Zabala (3); Ledo (p.s.), Cavero (2), Aldaba, Serrano (1), Esteban Salinas (1), De la Salud (1), Renaud (2) y Azkue (1).

36 (17+19) – Liberbank Cuenca: Maciel; Baronetto (5), Montoro (4), Natan Suárez (4), Dutra (8) eta Sergio López (1); Doldán (2), Mendoza, Hugo López, Moscariello (3), Ponciano (6), Nolasco, Óscar Río (3, 1p). 

Errege Kopako fase finala jokatzeko ilusioz beterik bidaiatu zuen Bidasoak Alakantera, baina lehenengoan kaleratua izan zen. Liberbank Ciudad Encantadaren izan zuten aurrean Jacobo Cuetararen jokalariek, eta Cuencakoak erasoan zein defentsan Bidasoa baino gehiago izan ziren.

Neurketako lehen minutuetan ordea Bidasoa nagusi izan zen, baina alde zein kontran, markagailuan lortutako diferentziak ez ziren oso esanguratsuak. Hain zuzen, lehen zatiko abantaila nagusia 15.minutuan iritsi zen Iñaki Caveroren gol baten bidez (8-6). Bi taldeek neurketa irabazi nahi zuten, eta horregatik errentak minimoak ziren, bai jokoan eta bai markagailuan. Horrela, atsedenaldira Bidasoaren alde 18-17ko markagailuarekin iritsi zen.

Aldageletatik bueltan, lehen bost minutuak lehen zatiko bide beretik jarraitu zuen, baina ondorengo minutuetan Liberbank Ciudad Encantadak Bidasoaren lehortea baliatu zuen euren errenta nagusia lortzeko, 21-25 40.minutuan. Lau goleko errentak Bidasoaren erreakzioa erakarri zuen, eta partidua bukatzeko hamar minutu faltan, Rodrigo Salinasen gol bati esker 28-29 hurbildu ziren markagailuan.

Neurketa sutan zegoen, tentsio handia antzematen zen Alakanteko zelaian, baina berriro ere Liberbankek markagailuan aldentzea lortu zuen. Tesorieren esklusio bat baliatu zuten 28-32 aurreratzeko. Bidasoak ez zuen bere azken hitza esan ordea, esfortzu eta erreakzio berri batek 32-33 markagailuan hurbiltzea ahalbidetu zuen. Dena dela, Jacobo Cuetararen taldean ezin izan zuen markagailua irauli eta Bidasoaren esperantza guztiak akatuz, azkenean 33-36 bukatu zen norgehiagoka.

Beraz, Bidasoak Errege Kopako norgehiagoka ahaztu beharko du eta berriro ere, Asobal Ligan zentratzeko. Sei neurketa gelditzen dira txapelketa bukatzeko eta Bidasoa bigarren postuan kokatuta dagoenez gero, gogotsu hartuko dute jokalariek hurrengo apirilaren 19an Artalekun DS Blendio Sin Finen aurka arratsaldeko 19:00etan jokatuko duten partidua.   

GELDIUNEA ONDOREN GARAIPEN GARRANTZITSUA
Eskubaloia

GELDIUNEA ONDOREN GARAIPEN GARRANTZITSUA

Bidasoak Balonmano Sin Fin 32-27 mendean hartu du eta Asobal Ligako bigarren postuari sendo eusten dio

32 – Bidasoa-Irun (16 +16): Rangel (p),...

LEHENENGOAN KALERA
Eskubaloia

LEHENENGOAN KALERA

Bidasoak neurketa gogor batean 33-36 galdu zuen Liberbank Ciudad Encantadaren aurka, final laurdenetan agur esan zioten Errege Kopari

33 (18+15) –...

LEHEN GARAIPENA KORDOBAKO MIGUEL SALAS KANTXAN
Eskubaloia

LEHEN GARAIPENA KORDOBAKO MIGUEL SALAS KANTXAN

Bidasoak sendotasun handiarekin 22-28 garaitu zuen Angel Ximenez Avia Puente Genil taldea, historian lehen aldia da Bidasoak Kordobako hirian garaipena lortzen...

BESTE BI PUNTU LIGAKO BIGARREN POSTURA IGOTZEKO
Eskubaloia

BESTE BI PUNTU LIGAKO BIGARREN POSTURA IGOTZEKO

Jon Azkuek Asobal Ligan 100 neurketa betetzen zituen partiduan Bidasoak beste bi puntu batu zituen Benidormen aurrean, 32 puntu guztira Asobaleko Ligako bigarrenak...

BERDINKETA NEURKETA ZAIL BATEAN
Eskubaloia

BERDINKETA NEURKETA ZAIL BATEAN

Irabaztekoa zuten neurketa oso zaila bilakatu zen eta Bidasoak Cangas Frigorificos del Morrazoren aurka 22-22 berdindu zuen

22 – Bidasoa-Irun...

DUELA URTE BATZUK AMETSA ZENA, ERREALITATE HUTSA EGUN
Eskubaloia

DUELA URTE BATZUK AMETSA ZENA, ERREALITATE HUTSA EGUN

Bidasoak 12 denboraldi Palau d’Esportsen irabazi egon eta gero, Granollersen oso garrantzitsua den eta bigarren postuan indartzea ahalbidetzen duen garaipena...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika