Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
12 Eka, 2019 irun, Bidasoa, Balonmano, Liga Asobal, Leo Renaud-David
Leo Renaud-Davidek (Amiens, 1987) beste urtebetez Bidasoaren kamiseta horia janzten jarraituko du 2020ko ekainaren 30era arte
Duela lau urte talde irundarretik alde egin eta gero, ezker hegalekoa 2017an Bidasoara itzuli zen Caen talde frantziarretik. Ordutik, bi denboraldi jokatuko ditu Bidasoaren kamiseta defentzen, hain zuzen, aurtengo hamabigarren jardunaldian Guadalajararen aurka, jokalari frantziarrak Asobal Ligan 100 neurketa jokatu zituela ospatu zuen.
Jokalari frantziarra pieza garrantzitsua izan da Bidasoak Asobal Ligako bigarren postuan bukatzeko, Espainiako Kopako final erdietara iristeko eta Errege Kopako final laurdenetara iristeko ere; izan ere, taldeko hirugarren goleatzaile nagusia izan da 80 tanturekin.
Europa “amets bat”
Renaud-David “oso pozik” agertu da Bidasoarekin kontratua berritzeagatik. Frantziarrak aitortu duenez, “denok amets bat beteko dugu, eta horrekin batera, aurten lortutakoa berriro ere gauzatzeko asmoa daukagu”.
Bidasoarentzat aurtengo denboraldia ikaragarria izan da, Asobal Ligako bigarren sailkatu bezala, Europako Txapelketara bueltatzea lortu zuen. “Europako txapelketak asko motibatzen gaitu, duela urte batzuk ezin nuen imaginatu Bidasoarekin batera amets hau beteko nuenik” adierazi zuen jokalari frantziarrak.
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...