ORIO NAGUSI ETA HONDARRIBIA GARAILE LEHEN TXANDAN
Arrauna

ORIO NAGUSI ETA HONDARRIBIA GARAILE LEHEN TXANDAN

Orio gailendu da Kontxako 2020ko emakumezkoen proban maisuki gainontzeko arerioak atzean utziz. Bestalde, Hondarribia 5. postuan bukatu du lehen txanda garaituta.

Emakumezkoen ‘Ama Guadalupekoa’ San Juan, Zumaia eta Hibaikarekin aritu da lehen txandan eta aise menderatu dituzte ETE Ligan aritzen diren traineruei. Lehen txanda garaitu eta sailkapen orokorrean laugarren postuan bukatzeko helburuarekin irten dira Iker Cortesen tripulazioa, lehen helburua ondo lortu dute, ez ordea bigarrena.

Lehen kaletik aritu dira hondarribitarrak, hasieratik hartu dute txandako agintea, lehen paladetan hiru segunduko tartea irekitzea lortu dute. Hibaikak ondo eutsi dio Hondarribiak ezarrio duen erritmoari, baita Zumaiak ere, ordea, San Juan lehen luzean zehar, pixkanaka-pixkanaka atzean geratzen joan da. Ziabogara Hondarribia iritsi da lehen postuan, 3 segundu atzetik Hibaika iritsi da, Zumaiak ciaboga kaxkarra eman du eta 6 segundu utzi ditu, eta azkenik, San Juan 7ra biratu du trainerua.

Itzulikoan Hondarribia Arraun Elkarteak bere lana egiten jarraitu du, txukun ibili dira arraunean Nerea Perezen gidaritzapean eta abantailak handitzen joan dira. Hibaika izan da hondarribitarretik gertuen ibili den trainerua, baina azken metroetan 9 segunduetara ere iritsi da bien arteko diferentzia. Azkenean, Hondarribia izan da lehen txandako garailea 11:12.09ko denbora eginez, Hibaika 8 segunduetara iritsi da bigarren, Zumaia 11 segunduko atzerapenarekin iritsi dira eta San Juan izan da azkena 19 segundu utzita.

Hondarribiak bere lanak bete ondoren, ohorezko txandako traineruen txanda heldu da. Orioren eta Donostiarraren arteko aldea bi segundukoa zen eta hasieratik, estropada haustera irten da Donostiko tripulazioa. Ordea, Oriotarrak ondo eutsi diote etxekoen erritmoari, oso ondo aritu dira arraunean eta ziabogara 5 segunduko aldea lortu dute Donostiarrarekiko.

Azken luzean Oriok ziabogan lortutako abantaila bikain mantendu du, burua hotz izan dute eta paladaz-palada Kontxako Bandera ziurtatu dute. Txandako hirugarrena izateko lehia ikusgarria izan dute Tolosaldeak eta Arraun Lagunakek, biak segundu batean buruan ibili dira eta azkenean, Arraun Lagunak izan da hirugarren.

Orioko traineruak astindu du 2020ko Kontxako Bandera, bi asteburuetan argi erakutsi dute tripulazio indartsuena dutela eta ez dute areriorik izan. Bigarren jardunaldiko emaitzen antzera bukatu da sailkapen orokorra.

EGUNEKO SAILKAPENA

1- Orio 10:49.54

2- Donostiarra +11

3- Arraun Lagunak +13

4- Tolosaldea +14

5- Hondarribia +22

6- Hibaika +30

7- Zumaia +34

8- San Juan +41 

SAILKAPEN OROKORRA

1- Orio 21:59.80

2- Donostiarra +14

3- Arraun Lagunak +27

4- Tolosaldea +32

5- Hondarribia +40

6- Hibaika +51

7- Zumaia +1:04

8-San Juan +1:22
 

 

AITZPEA GONZALEZ SELEKZIOAREKIN KONTZENTRATUTA
Arrauna

AITZPEA GONZALEZ SELEKZIOAREKIN KONTZENTRATUTA

Aitzpea Gonzalezek Espainiako Arraun Federazioak deituta jarraitzen du 2021eko denboraldia prestatzen.

2020ko denboraldia urriaren 11n amaitu zuen...

‘TXALO’ CARRIONEK ZUZENDUKO DU ‘AMA GUADALUPEKOA’ B
Arrauna

‘TXALO’ CARRIONEK ZUZENDUKO DU ‘AMA GUADALUPEKOA’ B

Duela aste batzuk, Asier Puertasek ‘Ama Guadalupekoa’ B traineruko entrenatzaile kargua utzi zuen eta jada badu ordezkoa, urteetan ‘A’ traineruko...

HELENE SAGARZAZU ETA NAROA ZUBIMENDI JUBENILETAKO ESPAINIAKO TXAPELDUN
Arrauna

HELENE SAGARZAZU ETA NAROA ZUBIMENDI JUBENILETAKO ESPAINIAKO TXAPELDUN

Santiagotarrakeko bikoteak urrezko domina irabazi dute Sevillan ospatu berri den aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan. Santiagotarrakeko eta Hondarribia Arraun...

ASIER PUERTASEK EZ DU JARRAITUKO B TRAINERUKO PRESTATZAILE GISA
Arrauna

ASIER PUERTASEK EZ DU JARRAITUKO B TRAINERUKO PRESTATZAILE GISA

Azkeneko hiru urteetan Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlari ohiak zuzendu duen Hondarribiako B trainerua utziko du eta Eusko Label Ligan aritzen den Zarautzeko...

NAROA ZUBIMENDIK LAUGARREN BUKATU DU EUROPAKO TXAPELKETA
Arrauna

NAROA ZUBIMENDIK LAUGARREN BUKATU DU EUROPAKO TXAPELKETA

Santiagotarrakeko arraunlari gazteak Espainiako selekzioarekin Beogarden jokatu den jubenil mailako Europako Txapelketan laugarren bukatu du 2-...

HONDARRIBIA EUSKOTREN LIGAN ARITUKO DA BESTE BEHIN
Arrauna

HONDARRIBIA EUSKOTREN LIGAN ARITUKO DA BESTE BEHIN

Emakumezkoen Hondarribiako tripulazioa bikain aritu da Euskotren Ligako playoffetarako lehian eta Bermeon eta Portugaleten garaitu ondoren, datorren denboraldian,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika