PATRICK SEQUEIRAK CELTAN JOKATUKO DU
Futbola

PATRICK SEQUEIRAK CELTAN JOKATUKO DU

Aurten 2022ra arte kontratua berritu bazuen ere, Real Unioneko atezain costarricarrak Celta taldean utzita jokatuko du denboraldi honetan.

Patrick Sequeira duela b denboraldi iritsi zen Irunera, Espainiako Ligan aukera bat lortu nahi zuen eta badirudi, egun hori iritsi dela. Izan ere, Celtan arituko da denboraldi berri honetan. Momentuz, utzita jokatuko du, baina Celtak denboraldi bukaeran erosteko aukera gordetzen du.

Aukera ezinhobea da, bai Sequeirarentzat baita Real Unionentzat ere. Momentu honetan, Celta taldearen bi atezainak min hartuta daude eta B taldeko bi atezain igo beharko dituzte, horien artean Sequeira bera. Hain zuzen, jada, lehen taldearekin entrenatzen hasia da. Real Unionentzat operazio interesgarria bada ere bai, Sequeirak zuen fitxa libratu eta erostekotan, diru andana utzi beharko luke Celtak. Gainera, horrelako fitxaketa batek, beste jokalari batzuek erreferentziatzat jo dezakete talde txuribeltza.

Sequeiraren salmentaren ostean, Real Unionek ordezkatu beharko duen norbait aurkitu beharko du denboraldia izan aurretik. Momentu honetan, Jon Irazustabarrena da talde irundarrak duen atezain bakarra, bigarren bat fitxatu beharko dute atepeko postuan lehia izateko. 

MOHA RAMOS DA REAL UNIONEN ATEZAIN BERRIA
Futbola

MOHA RAMOS DA REAL UNIONEN ATEZAIN BERRIA

Moha Ramos jokalari kanariarrak ordezkatuko du Patrick Sequeira Real Unionen. Real Madrilek utzita arituko da 2020-2021 denboraldian.

Duela aste batzuk...

REAL UNIONEK DENBORALDIA FEDERAZIO KOPAREKIN HASIKO DU
Futbola

REAL UNIONEK DENBORALDIA FEDERAZIO KOPAREKIN HASIKO DU

Talde txuribeltzak fase autonomikoko finala Balmaseda eta Urdulizen neurketako garailearen aurka jokatuko du.

Real Unionek aurtengo denboraldian ez du...

PATRICK SEQUEIRAK CELTAN JOKATUKO DU
Futbola

PATRICK SEQUEIRAK CELTAN JOKATUKO DU

Aurten 2022ra arte kontratua berritu bazuen ere, Real Unioneko atezain costarricarrak Celta taldean utzita jokatuko du denboraldi honetan.

Patrick...

AMETSAK EGI BIHURTUZ
Futbola

AMETSAK EGI BIHURTUZ

Odei Martin irundarrak Wembley zelai mitikoan FA Trophyko finala jokatuko du. Duela urtebete jokatzen hasi zen taldeak, Concord Rangersek, markagailua irauli eta...

HASI DU DENBORALDI-AURREA REAL UNIONEK
Futbola

HASI DU DENBORALDI-AURREA REAL UNIONEK

Denbora asko itxaron behar izan du Aitor Zulaikak bere talde berriarekin lan egiten hasteko. Aurpegi berriekin, Real Unionek 2020/2021 denboraldi berri hau urriaren...

JON MADRAZO, BIZKORTASUNA REAL UNIONENTZAT
Futbola

JON MADRAZO, BIZKORTASUNA REAL UNIONENTZAT

Real Union Jon Madrazorekin akordio batetara iritsi da aurrelariak datorren denboraldian talde txuribeltzaren kamisetarekin jokatzeko.

Jon Madrazok 27 urte ditu eta denboraldi baterako...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika