REAL UNIONEK BI JOKALARI BERRI SINATU DITU
Futbola

REAL UNIONEK BI JOKALARI BERRI SINATU DITU

Klubak gaurko egunean argitaratu du Nicolas Kata Martinez eta Alvaro Matias Telis talde txuribeltzaren jokalari berriak izango direla denboraldi honetan

Denboraldia hasi bada ere, Real Unionek bere plantila ixten jarraitzen du eta gaurko egunean bi fitxaketen berri eman du. Batetik, Guinea Ekuatorialeko selekzioarekin aritzen den Nicolas Kata Martinez erdilaria eta bestetik, Alvaro Matias Telis atzelari uruguaitarra.

Kata Bartzelonan jaioa da eta Real Unionekin denboraldi baterako sinatzen du. Azken denboraldiak Valentziaren harrobiko taldean jokatu ostean, talderik gabe aurkitzen zen. Momentu hauetan, Guinea Ekuatorialeko selekzioarekin kontzentratuta aurkitzen da 2022an jokatuko den Qatarko Mundialeko sailkatzeko faseko lehen fasea prestatzen.

22 urteko Telis ere denboraldi baterako sinatu du talde txuribeltarekin. Hau ere talderik gabe aurkitzen zen eta aurredenboraldia Real Unionekin egin ostean, klubak sinatzea erabaki zuen. Bere errendimendua ona izan zen atzelari ezkertiar bezala eta Alberto Iturraldek bere taldean izatea erabaki zuen.

Beraz, erdigunea eta defentsa egun batean indartu egin du Real Unionek, ziur lehen bi jardunaldietako emaitzak hobetzeko helburuarekin. 

 

AZKEN MINUTUAN BERDINKETA
Futbola

AZKEN MINUTUAN BERDINKETA

Real Unionek El Mantico futbol zelai mitikoan 1-1 berdindu zuen Aitor Aranzabek 89.minutuan gol bat erdietsi eta gero

Talde txuribletzak sailkapeneko...

REAL UNIONEK BI JOKALARI BERRI SINATU DITU
Futbola

REAL UNIONEK BI JOKALARI BERRI SINATU DITU

Klubak gaurko egunean argitaratu du Nicolas Kata Martinez eta Alvaro Matias Telis talde txuribeltzaren jokalari berriak izango direla denboraldi...

BERDINKETAREKIN  BUKATU ZEN GALEKO LEHEN NEURKETAN
Futbola

BERDINKETAREKIN BUKATU ZEN GALEKO LEHEN NEURKETAN

Partidu ona jokatu eta aukera hoberenak izan arren Real Unionek 1-1 berdindu zuen Leongo Kulturalaren aurka, Alain Eizmendik aurreratu zituen txuribeltzak eta...

REAL UNIONEK DENBORALDI BERRIA PORROTAREKIN HASI DU
Futbola

REAL UNIONEK DENBORALDI BERRIA PORROTAREKIN HASI DU

Talde txuribeltzak 2-0 galdu zuen Calahorraren aurka Errioxan, denboraldi berria ezkerreko hankarekin hasi dute

Real Unionek ez du denboraldi berria ondo...

DEFENTSARAKO ESKARMENTUA ESKEINIKO DIO BORDAK REAL UNIONI
Futbola

DEFENTSARAKO ESKARMENTUA ESKEINIKO DIO BORDAK REAL UNIONI

Aritz Borda 34 urteko defentsa gipuzkoarra datorren urtean talde txuribeltzaren kamiseta defendatuko du

Fitxaketa berri bat aurkeztu du gaurko goizean...

ERDIGUNEA INDARTZEKO JOKALARI BERRI BAT
Futbola

ERDIGUNEA INDARTZEKO JOKALARI BERRI BAT

 Xabi Cardenas 21 urteko jokalari Usurbildarra denboraldi baterako Real Unionekin akordio batera iritsi da 

Real Unionek jokalari berri bat...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika