TALDE HANDIEN TANKERA HARTZEN ARI DA BIDASOA
Eskubaloia

TALDE HANDIEN TANKERA HARTZEN ARI DA BIDASOA

Bidasoa era ezinhobean hasi du Sacyr Asobal Liga berria, denboraldiko berriko bigarren jardunaldia estreinekoa bihurtu zen eta 13 goleko errentarekin garaitu zuten Cangas Do Morrazo beti zaila den O’ Gatañal kantxan (22-35).

22 – Frigoríficos Morrazo (14+8): Forns, Simes (1 p.), David Iglesias (4), Quintas (2), Cerqueira (1), Baptista (1) y Menduiña (1 p.); Javi Díaz, Muratovic (2), Martín Gayo (3), Ribeiro (1), Dani Fernández (1), Alberto Martín (2), Vilanova (3), Santi López  eta Rubén Soliño.

35 – Bidasoa Irun (20+15): Sierra, Kauldi Odriozola (5), Donát Bartók (7), Julen Aginagalde (1), Azkue (1), Racotea (2) y Crowley (4); Xoan Ledo, Mikel Zabala, Eneko Furundarena (1), Iker Serrano (5), Sergio de la Salud (3), Rodrigo Salinas (5), Bonanno (1) eta Matheus da Silva. 

Azken bi urtetan Bidasoak O’Gatañalen jokatu duen bakoitzean emaitza berdinarekin bueltatu izan da Irunera, porrotarekin. Gaurkoan, ordea, sekulako jipoia jasan du Cangas do Morrazok; izan ere, Bidasoak talde handien antzera jokatu du. Lehen zatian abantaila erosoa lortu dute, eta bigarrenean, aise, errenta mantentzea eta handitzea ere bai. Talde galiziarraren aurka inoizko emaitzarik onena lortu du talde irundarrak, 13 goleko errentarekin errekorra ezarri dute Jacobo Cuetararen mutilek.

Hala ere, neurketa ez dute nahi bezala hasi. Talde galiziarrak lehen hiru jaurtiketak asmatu ditu eta Donat Bartok soilik erantzuteko kapaza izan da. Lehen hiru golak jokalari hungariarrarenak izan dira (osotasunean 7 gauzatu ditu), baina lehen bost minutuetan 4-3koarekin Cangas izan da aurretik. Ilusio bat besterik ez da izan, hain zuzen, une horretatik aurrera, Bidasoak bere neurketa egiten hasi da. Crowleyen eta Bonnanoren golek  talde irundarraren aldeko lehen errenta ezarri dute (5-7) eta atsedenaldira arte, markagailuan aldentzen jarraitu dute. 5-1eko defentsak emaitza onak lortu ditu, baloi asko lapurtu dituzte eta horren bidez, kontraerasoan zazpi gol egiteko gai izan dira irundarrak. Atsedenaldira 14-20koarekin iritsi dira bi taldeak, dudarik gabe, lehen zatiko azken minutuetan Jose Manuel Sierra atezain berriak burututako lanak ere bere zeresana izan du. 

Bigarren zatian, Jacobo Cuetarak Xoan Ledo kantxaratu du eta PAUCen neurketan bezala, jaurti dizkioten lehen hiru baloiak geldiarazi ditu, sasoiko dagoenaren seinale. Bidasoak neurketa moteldu ala gelditu beharrean erasora ekin du, garaipen sendoa nahi zuen Bidasoak ligako estreinuko jardunaldian. Rodrigo Salinas aulkitik aterata 5 gol erdietsi ditu eta 35.minutuan 19-25ekoa ezarri du markagailuan. Julen Aginagaldek ere O’Gatañaleko festan parte hartu nahi izan du eta Asobal Ligako itzulerako lehen gola erdietsi du. Baita Eneko Furundarena gazteak ere, usurbildarrak ligako debuteko lehen minutuetan gol bat egin du. Amaieran, galiziarrek neurketako iparrorratza galdurik zutela, erasora egin dute, baina ezin izan dute Bidasoaren defentsa hautsi eta azkenean, neurketa 22-35koarekin bukatu da.

Sendo baina hanketan minutu askorekin iritsiko da Bidasoa larunbateko Euskal derbira. Larunbatean 20:00etan Anaitasunaren aurka arituko dira Iruñan, Sacyr Asobal Ligako 4.jardunaldiari dagokion neurketa izango dena. 

KROAZIAN ERABAKIKO DA KANPORAKETA
Eskubaloia

KROAZIAN ERABAKIKO DA KANPORAKETA

Itzulerako neurketa gogorra izango du Bidasoak Kroazian, asko sufrituta Bidasoak 30-27 irabazi dio RK Nexeri. Kroaziarrak talde ona eta gogorra direla demostratu...

ARTALEKUN ERE GARAIPENA
Eskubaloia

ARTALEKUN ERE GARAIPENA

Bidasoak 27-21 irabazi zion Bada Huescari Sacyr Asobal Liga berriko Artalekun jokatu duten estreineko neurketa. Iñaki Caverok, bere itzulerako neurketan, sei gol...

EUSKAL DERBI SUFRITUA BIDASOARENTZAT
Eskubaloia

EUSKAL DERBI SUFRITUA BIDASOARENTZAT

Bidasoa neurketa osoan zehar galtzen joan den arren, Anaitasunak zuen 5 goleko aldea irauli du azken 7 minutuetan eta bi puntuak Irunera eraman dituzte...

TALDE HANDIEN TANKERA HARTZEN ARI DA BIDASOA
Eskubaloia

TALDE HANDIEN TANKERA HARTZEN ARI DA BIDASOA

Bidasoa era ezinhobean hasi du Sacyr Asobal Liga berria, denboraldiko berriko bigarren jardunaldia estreinekoa bihurtu zen eta 13 goleko errentarekin garaitu zuten...

RK NEXE KROAZIARRA IZANGO DA BIGARREN KANPORAKETAKO AURKARIA
Eskubaloia

RK NEXE KROAZIARRA IZANGO DA BIGARREN KANPORAKETAKO AURKARIA

Bidasoa-Irunek EHF European Leagueko bigarren kanporaketa RK Nexe Kroaziarraren aurka izango da. Zoriak lehen neurketa etxean jokatzea erabaki du, beraz, etxeko...

BIDASOAK EUROPAKO LIGAN JOKATUKO DU
Eskubaloia

BIDASOAK EUROPAKO LIGAN JOKATUKO DU

Neurketa gogorra jokatu dute Bidasoak eta PAUC, neurketa osoan zehar Bidasoa markagailuan aurretik izan da baina Xoan Ledoren geldiketek eta defentsa la non batek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika