400 neska-mutilek baino gehiagok hartuko dute parte Real Unionek antolatutako Udako Campusean
Heldu den uztailaren 2an hasiko da 2025eko Stadium Galeko Udako Campusa. Aurten, 400 inskripzio baino gehiago izan dira; Real Unioneko Udako Campusaren kasuan, 351 izen-emate jaso dira guztira (mutil zein neskentzat irekita), eta horiei Mariño Real Unioneko Udako Campuserako jasotako 88 inskripzioak gehitu behar zaizkie (neskentzat soilik).
Stadium Galeko Udako Campusa eskualde barruko eta kanpoko haur guztiei dibertsiorako eta bizikidetzarako espazio bat eskaintzeko asmoz bueltatu da. Futbola izanen du ardatz, baina horren baitan ere, gizartea eta hezkuntza erabiliko dituzte tresna gisa. Hainbat ekintza desberdin eginen dituzte haurrek futbolaz gain: kirol jarduera fisikoak, talde dinamikak (konfiantza, lankidetza, ezagutza, komunikazioa...), txangoak eta bisitak.
Taldeak erreferenteak izanen ditu hizkuntza guztietan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez), Real Unioneko Udako Campusa gune atsegina eta guztiontzat irekia izan dadin. Campusa Stadium Galen eginen da, astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 13:00etara (zaintza 8:30etik 9:00etara eta 13:00etatik 13:30era). Aurten, berrikuntza gisa, ordutegia 15:00ak arte luzatzeko aukera izanen da, horretarako, aisialdirako eta atsedenerako egokitutako, gainbegiratutako eta dinamizatutako espazio bat prestatuz. Gainera, etxetik ekarritako bazkaria jateko aukera izanen dute.
Jarduerak 2012 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta (biak barne) egonen dira eta uztailean izanen dira, lau astetan banatuta:
1. astea: uztailaren 2tik 5era (larunbata barne)
2. astea: uztailaren 7tik 11ra
3. astea: uztailaren 14tik 18ra
4. astea: uztailaren 21tik 25ra
5. astea: uztailaren 28tik abuztuaren 1era