5K lasterketa arrakastatsua ospatu zuen BATek igande goizean
600 partehartzaile bildu zituen Bidasoa Atletiko Taldeak antolatutako aurtengo 5K lasterketak. Edizio arrakastatsua izan zen eta guztira, 750 euro bildu zituzten, osorik Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako Elkartera bideratuko dituztenak. 5K lasterketa nagusia Jone Zabaletak eta Iraitz Arrospidek irabazi zuten, baina izan ziren garaile gehiago bertze modalitateetan. Milia egokituan, Leire Troitiño eta Asier Navaridas izan ziren irabazleak, milia popularrean, Judith Otazua eta Jokin Bellido eta azkenik, haurren millian, Maren Martin eta Jurdan Gonzalez nagusitu ziren.
Eguna Ttipi Etapa paseoekin hasi zen. Guztira, 40 adineko pertsona bildu ziren eta hirian barrena ibili ziren. Helmugan, tortila pintxoak eta ura zituzten hamaiketakoa egiteko eta hortaz disfrutatzen ari ziren bitartean, bertze lasterketak hasi ziren. 5K lasterketa nagusia emozioz beterikoa izan zen. Emakumeetan, Jone Zabaleta azkoitiarrak eraman zuen agraipena (17:13), Euskadiko txapeldun bilakatuz. Bere gibeletik, Olatz Flores (18:07) eta Oihane Irusta (18:24) sailkatu ziren. Gizonetan berriz, Iraitz Arrospide izan zen bizkorrena, probaren errekorra ere eginez (14:27). Bere gibeletik, Ismail Chkhichekh (14:57) eta Beñat Bengoetxea (15:02) sailkatu ziren. Azken hau, hondarribiarra, Euskadiko txapeldunorde izan zen. 5K lasterketa popularrean aldiz, emakumeetan, Idoia Nogales nagusitu zen (18:32), Ane Miren Taibo (19:37) eta Gaelle Martinen (20:57) aitzinetik. Gizonetan berriz, Jon de la Cuestak irabazi zuen (16:56), David Gonzalezen (17:00) eta Nicolas Muelasen (17:44) aitzinetik.
Milia egokituan berriz, Leire Troitiño eta Asier Navarias nabarmendu ziren, handbike modalitatean. Emakumeetan, Troitiñok 4:24ko denbora behar izan zuen helmugara iristeko eta partehartzaile bakarra ere izan zen. Gizonetan aldiz, Navaridasek 3:38 minutuan ailegatu zen helmugara, eta bere gibeletik sailkatu ziren Alberto Muñagorri (5:06) eta Joselu Rodriguez (6:15). Desgaitasun intelektuala dutenen lasterketan, 20 bat partehartzaileek hartu zuten irteera, monitore, familiarteko eta boluntarioen laguntzarekin.
Milia federatuaren txanda izan zen ondotik, eta hemen Judith Otazuak irabazi zuen (4:38), nazio mailako marka eginez. Bigarrena Jone Zabaleta bera izan zen eta hirugarrena Olatz Flores. Gizonetan aldiz, Ibon Briñas nagusitu zen (4:28), bigarren Jokin Bellido izan zen (4:34) eta hirugarren Josu Porta (4:34). Azkenik, haurren milian, Maren Martin nagusitu zen (5:53), Amane Arruabarrena eta Ane Placeresen aitzinetik, biak ere 7:13 denbora egin zutela. Gizonetan, Jurdan Gonzalez izan zen irabazlea (5:05), Telmo Lertxundi bigarren eta Manuel Palomino hirugarren, biak ere marka berarekin, 5:22ko denborarekin.
750 euro irabaziak Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako Elkartera bideratuak
BATek antolatutako proba solidarioa izan zen, betiko moduan, eta hau ere modu arrakastatsuan. Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako Elkartera bideratu zuten martxa solidarioan bildutako diru guztia. 200 partehartzaile izan ziren guztira, eta 599 euro eman zituzten laguntza bezala parte hartzeagatik. Bidasoa Atletiko Taldeak 150 euro gehitu zion horri eta beraz, guztira, 750 euro bideratu zitzuten elkartea, 2024ko zifra gaindituz.