ALAIN OYARZUNEK ETXEAN JOKATUKO DU

2021/02/10
ALAIN OYARZUNEK ETXEAN JOKATUKO DU

Kordobatik libre geratu ostean, azken orduko fitxaketa bezala aurkeztu du Real Unionek.

Real Unionek datozen bi urteetarako fitxaketa jakinarazi du. Errealean hezitako Alain Oyarzun irundarra talde irundarraren entrenamenduetara batuko da eta datorren urtean hasiko du denboraldia. Kordobatik libre geratu da Oyarzun eta Real Unionek ez du aukera galdu datorren denboraldiko lehen fitxaketa ixteko. Bi urte eta hirugarren baterako aukerarekin sinatu dute akordioa.

Egun 27 Oyarzunek urte ditu eta urte luzez Zubietan aritu ostean, bigarren mailako hainbat taldetan jokatu du; besteak beste, Mirandesen, Zaragozan, Numantzian eta aipatutako Kordoban.

Zourdine Thiorren fitxaketaren ondoren, talde txuri-beltzak hegaleko jokalari berri batekin egin da.