Bertan behera gelditu da berriz ere Portugalete eta Real Unionen arteko neurketa

2026/11/04
Jesus de Miguel CD Tenerife taldeko jokalariaren heriotzagatik Espainiako Futbol Federazioak hiru eguneko dolua ezarri du eta horregatik, azaroaren 6ra bitarteko futbol hitzordu guztiak bertan behera utzi ditu, baita gaur ospatzekoa zen Portugalete eta Real Unionen arteko Errege Kopako lehen kanporaketako partidua ere.
Bertan behera gelditu da berriz ere Portugalete eta Real Unionen arteko neurketa
Real Unionek Errege Kopako lehen kanporaketa jokatzekoa zuen gaur, azaroaren 4an, Portugalete taldearen kontra. Berez, urriaren 28an jokatu behar zen neurketa hau, baina orduan, Toledon izandako tren istripuko biktikemin elkartasunez, astebete gibeleratu zen hitzordua. Oraingo honetan, bertze ezbehar batengatik hartu dute erabaki bera. Atzo, azaroaren 3an, Jesus de Miguel CD Tenerife taldeko jokalaria zendu baitzen, astelehenean Andorraren kontrako neurketan izandako istripu baten ondorioz. Horrela, Espainiako Futbol Federazioak hiru eguneko dolua ezarri du eta, horren arabera, azaroaren 3tik 5era ospatu beharreko neurketa guztiak bertan behera utzi ditu. Errege Kopako eta Erregina Kopako zenbait neurketa jokatzekoak ziren egun hauetan, baina aitzinerako jokatuko direla jakinarazi du Federazioak, Jesus de Miguelen ingurukoei doluminak ematearekin batera. Real Unionek ere gauza bera egin du sare sozialen bidez. Gaurko partidua berta behera gelditzen zela adierazteaz gain, jokalarien ingurukoei doluminak eman dizkie. Horrela, talde txuribeltzaren hurrengo hitzordua larunbatean izanen da, azaroaren 7an, Barakaldoren kontra (17:00).