Alaine Aguerralde: «Denborarekin ulertu dute esfortzuak merezi duela»

2025/08/06
Alaine Aguerralde BATeko kirolaria Antxeta Irratian izan da. Finlandian ospatuko den Eropako txapelketan izango da asteburuan Irundarra, Espainiako txapelketan bigarren postua eskuratu ostean.
Alaine Aguerralde: «Denborarekin ulertu dute esfortzuak merezi duela»

Urteak daramatza Aguerraldek atletismoan eta hanbait disziplinatan lehiatu izan da. Gaur egun 400 metro eta 400 metro hesi disziplinetan lehiatzen da Irundarra.

Denboraldia irailan hasi zuen Aguerraldek. Orduan, eskuratutako emaitzak ez ziren nahi beste onak izan nahiz eta egoerari buelta emateko gai izan den. Izan ere bigarrenez Europako txapelketan egotea lortu du kirolari irundarrak.

Finlandian jokatuko da aurtengo Europako Txapelketa. Bertan lehiatu ahal izateko espainiako txapelketan denbora minimoa egin behar izan du Aguerraldek. Horretarako, pasa den asteburuan, Alainerekin batera Badajozen (Espainia) egon ziren BATeko hainbat kirolari, taldearentzat emaitzei dagokienean « historikoa » izan den txapelketan.

Ez du lehen aldia izan Aguerraldek europako txapelketan. Izan ere, iaz lehiatu zen lehen aldiz neurri honetako txapelketa batean. Modu berezian gogoratzen du, lehiari zein esperientzia bizitzeari garrantzi bera eman baitzien. Gainera, kirolarien arteko giro aparta azpimarratu nahi izan du Aguerraldek, horrek errezagoa egin zuen lehen aldi hura.

Urte osoko lanaz mintzatu da Aguerralde. Irailetik aurrera hasten ditu entrenamenduak eta hasieran denboraldia luze egin bazitzaion ere emaitzak hobetu neurrian geroz eta goxoagoa egin zaio urtea. Denboraldi luzea izaten dute atletek, hala ere, atsedenerako, ateratzeko eta entrenatzeko denbora dagoela esan du Aguerraldek. Modu berean, helburuak zeintzuk diren argi du baita horietara iristeko zer egin behar den ere.

Presioa izan ohi da kirolariek izaten duten arazoetariko bat. Urteen poderioz presioa nola kudeatu ikasten dela dio Irundarrak.

Lehiatu aurreko unea izaten da presio guztia azaleratu ohi den momentua. Takoak jartzen dituenean buruan izan ohi ditu urte osoan egindako lana, ordura arte lortutakoa, entrenatzailea, familia eta lagunak. Hamaika lekutan izan da Aguerralde lehiatzen eta leku eta txapelketa batzuk besteak baino kutunagoak ditu. Bereziki gogoratzen du Avilesen (Espainian) lehiatu zen aldia. Bere lehen espainako txapelketa izan zuen. Bertan egotea ez zen bere aurreikuspenen barruan sartzen, nahiz eta azkenean irabazi egin zuen.

Guzti hau ez da sakrifizio bat Aguerralderentzat, berak aukeratutako baizik. Bere helburuak zeintzuk diren argi izateaz gain, horietara iristeko egin beharrekoa ere zein den badaki. Emaitzak edozein izanik ere, egindako lanarekin lasai gelditzea da bere xedea.

Familia eta lagunei kosta egin zaie Aguerralde ulertzea. « beste norbaitek ez badu nik sentitzen dudana sentitzen, kanpotik badirudi pila bat entrenatzen dudala eta ezin dudala hainbeste atera »,«  Denborarekin ulertu dute esfortzuak merezi duela »

Asteburuan garaipena lortu ala ez, datorren denboraldiari begira dago jada, eta maila berean mantentzea da bere helburua, goi mailako ikasketak tarteko aldaketak biziko dituen arren.