Alex Mozas: “Atera ahalik eta gehien ailegatu behar gara, garaipena eskuratzeko ahalik eta aukera gehiago edukitzeko”
Irudek Bidasoa Irunek Recoletas Atletico Valladolid taldea bisitatuko du bihar, maiatzaren 17an, 12:30ean. Erronka gogorra bezain polita dute horiek aitzinean, denboraldi honetan talde bakar batek ere ez baitu Huerta del Rey kantxan irabazi. Alex Mozasen taldeak garaipena eskuratu nahi du bertan, Valladoliden bolada onari bukaera emateko, eta sailkapeneko bigarren postuan egonkortzeko.
Denboraldiko azken atsedenaldi txikiaren ondotik, prest dago Irudek Bidasoa Irun, azken partiduei aitzin egiteko. Valladolid bisitatuko dute asteburu honetan eta erronka garrantzitsua izanen du aitzinean talde horiak. Aurkariak denboraldi bikaina egin du aurtengoan eta bere kantxak garaiezina bihurtu da. Mailako talde bakar batek ere ez du lortu Huerta del Rey kantxan irabaztea eta talde horiak bolada on horri bukaera eman nahi dio. Horretarako, “60 minutuz partidu konpletoa egin behar” dutela argitu du Alex Mozas entrenatzaileak.
Izan ere, “neurketa oso parekatua” espero du prestatzaileak, bi taldeak ere berdintsuak direlako jokoan. Valladolidek gainera, “akats gutxi” egiten duen taldea dela ere onartu du Mozasek eta “korri asko egiten duena”. Horri aitzin egiteko, eta garaipena eskuratu ahal izateko, Bidasoak “baloi gutxi galdu behar” ditu, eta “ahalik eta kontrolatuen eduki”. partidua. Honez gain, “atera ahalik eta gehien ailegatu behar gara, garaipena eskuratzeko ahalik eta aukera gehien edukitzeko”, aitortu du entrenatzaileak.
Bidasoak bere eskuetan du sailkapeneko bigarren postuan bukatzea denboraldia eta horrek segurtasuna ematen dio, ez duelako certain aurkarien emaitzei begiratu beharrik. Horrela, lasai eta konfiantzaz, Valladolid arituko da bihar, 12:30ean, aurkariaren bolada onari bukaera emateko asmoz eta Plenitude ASOBAL Ligako txapeldunorde izateko ere.