Alex Mozas: “Bere momentu okerrenean etorriko da Potaissa Turda”
Irudek Bidasoa Irunek EHF European Leagueko Multzo Faseko bostgarren jardunaldia jokatuko du bihar, azaroaren 25ean, Artalekun AHC Potaissa Turda taldearen kontra (20:45). Hurrengo fasera igarotzeko pare bat aitzinera pausu ematea falta zaio Bidasoari eta biharko partiduan garaipena eskuratzea izanen da lehena. Joaneko neurketan talde horiak gol batengatik irabazi zuen eta orain, gauza bera egitea espero dute.
Bidasoak hurbil du Europako Txapelketako hurrengo faserako txartela. Bihar Potaissa Turdaren kontrako partiduan garaipena eskuratu beharko du horretarako. “Flensburgen Saint Raphaelen kontra irabazten badu, espero den bezala, gure esku dago hurrengo fasera igarotzea”, Alex Mozas entrenatzaileak jakinarazi duenez. Guzti hau ikusita, dagoeneko aurrerapausu handia eman du talde horiak, fase hau hasi zenean, hirugarren talde hoberena bezala agertu zen Bidasoa eta orain, pasa den asteko garaipena eskuratuta, hurrengo faserako ateak iraki zaizkio.
Biharko neurketan garaipena eskuratzeko, konfidantza erakutsi beharko du etxeko taldeak. Joaneko partiduan 33-34 irabazi zuen talde bidasotarrak, eta hori kontuan hartuko dute Alex Mozasen mutilek. Izan ere, orduan talde errumaniarra “bere momentu hoberenan zegoen” eta orain, egoera desberdin batean etorriko da Artalekura: “Saint Raphaelen kontra galdu berri du, baita Ligan ere. Bere jokalari hoberena lesionatuta egon da. Orokorrean, bere momentu okerrenean dago Potaissa Turda”. Hala ere, Bidasoak gogor jokatu beharko du “gol erraza” duen taldea dela oroitarazi baitu Mozasek. Horrela beraz, “konfidantza eduki eta momentu oro ongi egotea” izanen dira bihar bi puntuak eskuratzeko gakoak. Orokorrean, Saint Raphaelen kontrako partiduan erakutsitako guztia berriz ere azaleratu.