Alex Mozas: “Guk beraiek baino gehiago dugu jokoan eta hori kantxan nabaritu behar da”
2026/04/24
Irudek Bidasoa Irunek Recoletas Atletico Valladolid bisitatuko du igandean, apirilaren 26an, 16:30ean. ASOBAL Ligako txapeldunordetza du begiz jota talde bidasotarrak eta hori lortzeko garaipena eskuratzea beharrezkoa da. Errege Kopako azken fasean egoteak indarra ematen dio eta jokoan ezer ez duen Valladolid baino gehiago dela erakutsi nahi du bertan.
Irudek Bidasoa Irunek Recoletas Atletico Valladolid bisitatuko du igandean, apirilaren 26an, 16:30ean. Denboraldia bukatzeko bortz jardunaldi bertzerik ez dira falta eta guztiak izanen dira final baten gisakoak talde horiarentzat. ASOBAL Ligako txapeldunordetza du begiz jota eta horretarako, binaka gehitzen joan beharko da astebururo. Errege Kopako azken fasean egoteak, hala ere, indarra ematen dio Alex Mozasen taldeari eta hori aprobetxatuko dute asteburuan kantxan nagusi izateko.
Errege Kopako azken fasean egotea pozgarria da Bidasoarentzat, bigarren urtez segidan sailkatu baita horretarako. Hala ere, finalera ailegatzea da orain helburua, horiak aspaldian ez baitira bertan egon. Horren alde borrokatuko dute ekainaren lehen asteburuan, baina lehenagotik ere bertzelako helburuak erdiesten joan beharkoda. ASOBAL Liga bukatzeko bortz jardunaldi bertzerik ez dira falta eta guztiak izanen dira final baten gisakoak bidasotarrentzat. Txapeldunordetza du begiz jota eta hori lortzeko, asteburuz asteburu, aurkaria baino gehiago izan beharko da.
Atletico Recoletas Valladolid taldea bisitatuko beharko du bortz jardunaldi horietatik lehenengoan, lehen postuetan egoteko borrokatik at dagoen taldea. Alde horretatik, Bidasoarentzat etxekoentzat baino garrantzitsuagoa da garaipena eskuratzea, nahiz eta ez den erraza izanen, Alex Mozas entrenatzaileak onartu duen moduan: “Guretzat final bat da partidu hau, goian dauden bertze taldeentzat bezala. Valladolid beherago dago eta hori nabaritu behar da kantxan, gu jokoan egon beharko gara. Hala ere, asko exijituko gaituzte eta ikusi behar dugu nola prestatuko dugun hori. Nekea nabaria da gure jokalarien artean eta lan karga jeisten saiatu gara aste honetan. Espero dut minduta dauden jokalariak berreskuratzea eta defentsiboki ongi egotea”.
Defentsa sendoa edukitzea izanen da, hain zuzen ere, igandean garaipena eskuratzeko gakoetako bat. “Azken bost urteetan asko hobetu duen aldea da Valladolid. Eurei gola sartzea zaila da eta defentsa sendoa dute. Baliabide asko dituen taldea da gainera, eta alde horretatik, eurek baino pausu bat aurrerago egon beharra gara. Euren jokoari aitzindu behar gara eta presioa egin. Guretzat jokoan dagoena garrantzitsua dela erakutsi behar dugu beroketatik”, adierazi du prestatzaileak.
Pasa den denboraldiko partidua du gogoan Mozasek, orduan berdinketa erdietsi zuen Bidasoak, kostata. Aurten, aukera gehiago edukitzea espero du eta garaipena etxera bueltan ekartzeko. Bi puntu gehiagorekin, 36 izanen lituzke talde horiak, momentu honetan bigarren postuan dagoen Logroñok dituenak.