Alex Mozas: “Neurketa zaila izanen da, baina ez daude euren momentu hoberenean eta deseroso sentiarazi diezaiekegu”
Irudek Bidasoa Irunek SG Flensburg-Handewitt taldearen kontrako neurketa jokatuko du bihar, abenduaren 2an, 18:45ean, EHF European Leagueko Multzo Faseko azken jardunaldia izanen dena. Talde irundarrak hurrengo fasera txartela lortua du dagoeneko, baina azken honetan lortutako puntuak baliagarriak izanen dira hurrengorako beraz, garrantzitsua izanen da taldearentzat garaipena eskuratzea. Ez da neurketa erraza izanen, baina bidasotarrak ilusioz daude erronka honi aitzin egiteko.
Valladoliden kontrako garaipenaren ondotik, Europako Txapelketako helburuei eustea egokitzen zaio Bidasoari. Flensburg multzoko liderra bisitatuko du horretarako eta, nahiz eta hurrengo fasera txartela eskuan eduki, talde horiak bertze bi puntu gehiago nahi ditu, hilabete honetan lortutako puntuekin hasiko baitira lehian Main Round-ean. Alex Mozas entrenatzaileak adierazi duenez, “saria hain da handia, anbizio izugarria dugula eta talde honen kontra garaipena eskuratzeko ahalegina eginen dugu”. Multzo fasea talde gogorrenen kontra jokatu du Bidasoak eta bigarren postuan bukatu du lehia. Helburuak lortuta, orain azken jardunaldia gelditzen zaio jokatzeko, taldeko liderrarekin hain zuzen ere. Zaila izanen dela aurreikusi du Mozasek, baina aukerak ere badituztela sinesten du prestatzaileak: “Partidu zaila izanen da, talde izugarri ona baita Flensburg. Hala ere, baja anitz dituzte eta horregatik beragatik, edalontzia erdi betea ikusi behar dugu. Flensburg ez dago bere momentu hoberenean plantillari dagokionez eta hor guk deserosotasuna eraginez diezaiekegu, erritmoa bizituz”.
Hori izanen da beraz, Bidasoaren helburua biharkoan: euren jokoa ezarri eta nagusiak izan alemaniarren etxean. Lortzen badute, bi puntu gehiagorekin pasatuko dira Main Round-era, eta aurrera pausu bat emanda eginen dute hori. Edonola ere, galtzen badute, hurrengo fasean motibazio osoz hasiko dira lehian eta helburu berrien bila.