Ander Aramendi hirugarren taldeka Europako Kros Txapelketan
Ander Aramendi Bidasoa Atletiko Taldeko korrikalaria hogeita hamargarren izan da Lagoan (Portugal) ospatu den Europako Kros Txapelketan. Espainiako selekzioarekin parte hartu du atleta irundarrak eta, taldeka, grontzezko domina eskuratu du, puntu baliagarriak batuz selekziorako.
Denboraldi ederra egiten ari da Ander Aramendi BATeko atleta. Marka handiak lortu ditu 1.500 metroko lasterketan (3:45,79), baita 3.000 metrokoan ere (8:15,48). Honez gain, 20 urtez azpiko Europako Txapelketan izan da bitan. Lehenik Temperen izan zen eta zortzigarren postua eskuratu zuen bertan. Ondotik, Lagoan izan da, pasa den asteburuan, eta brontzezko domina eskuratu du taldeka, baita hogeita hamargarren postua ere bakarka. Azken hitzordu honetan, Oscar Gaitan izan da taldeko liderra eta zilarrezko domina eskuratu zuen Gaitanek indibidualki, lehen postuarengatik borroka gogorra izan ondotik. Ander hogeita dhamargarren izan zen sailkapen orokorrean, baina taldeko hirugarrena izan zen helmuga zeharkatzen, puntu baliagarriak batuz brontzezko domina lortzeko. Taldea osatu duten bertze atleten emaitzak hauek izan dira: Alejandro Ibáñez (14.), Andrés Lara (40.), Mario Palencia (62.) eta Guillermo Sánchez (69.).