Ander Aramendik Europako Kros Txapelketan parte hartuko du

2025/12/11
Bidasoa Atletiko Taldeko korrikalariak Europako XXXI Kros Txapelketan parte hartuko du heldu den abenduaren 14an, Lagoan, Portugalen. RFEAk hautatu du Aramendi Espainiako selekzioaren 20 urtez azpiko taldea osatzeko. Pasa den hilabetean, Temperen (Finlandia) izan zen Aramendi talde berarekin eta bertan, Europako 20 urtez azpiko Txapelketaren barrenean, 3000 metroko lasterketako finalean zortzigarren postua eskuratu zuen. Orain, Krosean eginen du korrikalari irundarrak bere nazioarteko debuta.
Ander Aramendik Europako Kros Txapelketan parte hartuko du

Europako XXXI Kros Txapelketa ospatuko da heldu den abenduaren 14an, Lagoan, Portugalen, eta bertan izanen da Bidasoa Atletiko Taldeko korrikalaria den Ander Aramendi. Atleta irundarra Espainiako selekzioaren parte izanen da, RFEAren deia jaso ondotik. Bigarren aldia da talde honetako kide izanen dela, pasa den hilabetean Europako 20 urtez azpiko Txapelketan izan baitzen, Temperen (Finlandia). Orain, Krosean debuta eginen du Aramendik nazioartean. 

Ander Aramendik Europako Kros Txapelketan parte hartuko du heldu den igandean, abenduaren 14an. Lagoan, Portugalen, ospatuko da hitzordua eta Espainiako selekzioarekin lehiatuko da korrikalari irundarra. Pasa den hilabetean egin zuen atletak debuta talde berarekin, Temperen (Finlandia) ospatu zen Europako 20 urtez azpiko Txapelketan parte hartu baitzuten. 3000 metroko lasterketako finalera ailegatu zen gaztea eta zortzigarren postua eskuratu zuen bertan. 

Emaitza bikain hau lortu ondotik, oraingoan Krosean eginen du Aramendik nazioarteko debuta. Espainiako selekzioak absolutu, 23 urtez azpiko eta 20 urtez azpiko taldeak izanen ditu lehian eta azken honen parte izanen da Ander Aramendi, 4,450 metroko lasterketa osatu beharko duelarik bertan.