Asier Iribarrek Recoletas Atletico Valladolid taldean jokatuko du utzita
2026/06/18
CD Bidasoak eta Recoletas Atletico Valladoliden akordio lortu dute eta, horren arabera, Asier Iribar jokalariak bertan utzita jokatuko du 2026/27 denboraldian. Aurtengo ikasturtean Tubos Aranda Villa de Arandan egin bezala, esperientzia pilatzeko baliatuko du jokalariak heldu den denboraldia ere, etorkizunean eskubaloiaren maila gorenean proiektu lehiakor baten parte izateko helburuarekin.
CD Bidasoak eta Recoletas Atletico Valladolidek akordioa lortu dute, eta horren arabera, Asier Iribarrek bigarren talde horretan utzita jokatuko du 2026/27ko denboraldian. Jokalari bidasotarrak bertze urrats bat emanen du horrela bere kirol ibilbidean, Tubos Aranda Villa de Arandan denboraldi bikaina osatu ostean. Burgosko taldean utzita jokatu du aurtengo ikasturtean eta Iribar Liga NEXUS ENERGIA ASOBALeko sorpresetako bat izan da, datu bikainak lortu baititu: 88 gol 27 ligako partiduetan.
Denboraldi osoan zehar erakutsitako errendimenduak, erregulartasunak eta hazkundeak agerian utzi dute etorkizun handiko jokalaria dela, eta bere garapenean pauso sendoak ematen segitzen duela. Recoletas Atlatico Valladoliderako lagapenak aukera emanen dio Iribarri esperientzia eta ardura gehiago pilatzeko estatuko eskubaloiaren maila gorenean proiektu anbiziotsu eta lehiakor baten barruan.
CD Bidasoatik Asier zoriondu nahi izan dute Aranda de Dueron egindako lan bikainagatik, eta eskerrak eman nahi izan dizkiote erakutsitako konpromiso eta profesionaltasunagatik.
Honekin batera, CD Bidasoak Jon Ander Iribar anaiaren lagapenaren berri ere eman du. Asierren anai gazteak BM Zaragoza taldean utzita jokatuko baitu 2026/27 denboraldian. Dagoeneko urtebete bete du hor jokalariak, Zilarrezko Ohorezko Mailan eta ardura izan du asko eskatzen duen maila horretan. Horrela bada, Iribar gazteak ere esperientzia pilatzen segituko du Aragoiko taldean, baita joko minutuak ere, etorkizunean Bidasoaren proiektuan maila altuarekin eta esperientziarekin jokatu ahal izateko.