BATek ordezkaritza handia izan du Donostiako nazioarteko krosean
Donostiako Nazioarteko Kros Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan. Lasarteko hipodromoan egin zen proba honen 69. edizioa eta Bidasoa Atletiko Taldeak ordezkaritza handia izan zuen bertan. Horrez gain, bai indibidualki, baita taldeka ere, emaitza bikainak lortu zituzten kirolariek.
Lorpen indibidualei dagokionez, Ander Aramendi txapeldun bilakatu zen 20 urtez azpiko kategorian, 10:34ko denbora eginda. Maila berean, emakumeetan, Isra Rahali hirugarren izan zen, 13:37ko denborarekin. 18 urtez azpiko mailan berriz, podiumeko bi koskak BATeko atletentzat izan ziren. Hain zuzen ere, Lucas Cabezon izan zen garailea, 11:07koarekin, eta Julen Mendoza txapeldunordea, 11:11koarekin. 16 urtez azpiko mailan berriz, Naia Piquerrek eskura izan zuen garaipena, baina sprintean txapeldunorde bilakatu zen, 9:30eko denbora eginda.
Honez gain, taldeka eta emaitza bikainak lortu zituen BATek, izan ere, lau taldek lortu zuten Espainiako Kluben arteko Kros Txapelketa sailkatzea. 16 (Naia Piquer 2., Eider Aramburu 4., Paula Crespo 10., Noa Lekuona 29., Maialen Michelena 33.) eta 20 urtez azpiko emakumeek (Isra Rahali 2., Irati Erro 5., Izaskun Sanz 7., Nahia Pikabea 9.) eta 18 (Lucas Cabezón 1., Julen Mendoza 2., Urko Ibarguen 6., Alai Cabello 16., Jon Casado 18., Gorka García 27., Hugo Vázquez 29., Jon Pérez 37.) eta 20 urtez azpiko gizonezkoek (Ander Aramendi 1., Mikel Aramendi 6., Adur Ugartemendia 14.) lortu zuten marka hau.
Klubeko harrobia
BAT klubaren eskolako atletek ere lan bikaina egin zuten asteburun Lasarten. Infantil mailan, Liher Arregi bostgarren izan zen eta Amets Gurutzealde hamargarren. Alebinetan, Jare Munduate seigarren izan zen, Aia Erguin hamargarren eta June Intxausti hamaikagarren. Maila berean, mutiletan, Aitoz Iraola bostgarren helmugaratu zen eta ager Elizalde hamaikagarren.
Douae Ouboukir Kataluniako Krosean garaile
Euskal Herritik kanpo BATeko kroslariak ere fin ibili dira. Hain zuzen ere, Granollersen ospatu zen 59. Kataluniako Krosean izan zen Douae Ouboukir eta bertan, txapeldun bilakatu zen korrikalaria. 24:10 minutuko denbora behar izan zuen Ouboukirrek ibilbidea osatu eta helmuga lehen postuan gurutzatzeko. Bere gibeletik, Esther Guerrero (24:25) y Jéssica Martín (24:40) sailkatu ziren.