BATeko 18 urtez azpiko gizonezkoen eta emakume alebinen taldeak Gipuzkoako txapeldunak Krosean
Gipuzkoako Kros Txapelketa ospatu zen pasa den igandean, abenduaren 7an, Ordizian, Txingudiko Atletismo Taldeak antolatua. Bidasoa Atletiko Taldeko zenbait korrikalari bertan izan ziren taldeka lehian, eta batzuk podiumera igatea ere lortu zuten, emaitza bikainak bildu ondotik. Taldeka ez ezik, indibidualki ere merituzko postuak eskuratu zituzten atletek.
Lehen postuei dagokionez, 18 urtez azpiko gizonen taldeak lortu zuen urrezko domina, indibidualki maila hortako korrikalariek lortutako postuei esker. Tartean, Julen Mendoza bigarren izan zen (11:44), Urko Ibarguen hirugarren (11:53), Gorka Garcia hamargarren (12:50), Jon Casado hamahirugarren (13:15) eta Jon Perez hamabostgarren (13:35) izan ziren.
Alebin mailako emakumeen taldeak ere lehen postua eskuratu zuen, Jare Munduate Gipuzkoako txapeldunorde bilakatuz (3:35), bertzeak bertze. Horrez gain, June Intxausti laugarren helmugaratu zen (3:38), June Argain hamalaugarren (3:55) eta Carolina Narvarte hogeita hamalaugarren (4:13).
16 urtez azpiko emakumeen taldeak berriz, bigarren postua eskuratu zuen taldeka. Taldea osatu zuten korrikalarien artean lortutako postuak hauek izan ziren: Paula Crespo bostgarren, Eider Aramburu zazpigarren eta Maialen Michelena hamaikagarren. Azkenik, infantil mailako gizonezkoen taldea podiumeko hirugarren koskara igan zen, Lier Arregik (6.), Alain Gajatek (17.), Markel Nausiak (22.), Enzo Bizarrok (36.), Izei Larrañagak (39.) eta Danny Silvak (40.) egindako lanari esker. Merituzko laugarren postua ere eskuratu zuen alebin mailako gizonezkoen taldeak, Aitzol Iraolak (13.), Aiur Mariezkurrena (15.), Ager Elizaldek (17.) eta Telmo Arregik (25.) egindako lanarekin. Taldea osatu zuten bertze korrikalariak hauek dira: Urko Vallejo, Imanol Argain, Matias Rocha, Indar Errazkin, Manex Etxeberria eta Amets Oiartzabal.
Indibidualki emaitza bikainak
Taldeka postu onak lortzeaz gain, indibidualki ere lasterketa onak egin zituzten BATeko zenbait atletek. Tartean, 20 urtez azpiko mailan lehiatu zen Adur Ugartemendiaren hirugarren postua (12:34) azpimarratu du klub irundarrak. Maila berean Adur Errazquin bostgarren izan zen eta Telmo Nausia hamalaugarren. 18 urtez azpiko emakumeen taldean berriz, Iratxe Cambon eta June Arrastua bederatzigarren eta hamargarren izan ziren, hurrenez hurren. Azkenik, infantil mailako emakumeen taldean, Maia Sanchez 38. izan zen, Aines Garmendia 40. eta June Emazabel 41.