BATeko 20 urtez azpiko taldeak Espainiako Klub Arteko finalean ariko dira
2026/10/22
Lehen aldia da 20 urtez azpiko bi taldeak, emakumeenak eta gizonezkoenak, Espainiako Klub Arteko finlean lehiatuko direla. Biek ere sailkapeneko zortzi klub onenen artean egoteagatik lortu dute larunbat honetan, urriaren 24an, Madrilen jokatuko den finalerako txartela. Aurredenboraldian egon arren, dagoeneko forman onean daudela erakutsi dute atleta gazteek eta tituluarengatik borrokatzera joanen dira zalantzarik gabe.
Bidasoa Atletiko Taldeko 20 urtez azpiko emakumezkoen eta gizonezkoen taldeek asteburu honetan hitzordu garrantzitsua izanen dute. Lehen aldiz sailkatu dira bi taldeak Espainiako Klub Arteko finalean eta beraz, lehen aldiz borrokatuko dute klub moduan Espainiako txapeldunaren titulua lortzeagatik. Estatuko zortzi klub onenek dute aukera lehiatzeko eta BATeko emakumeak laugarren postuan dauden bitartean, gizonezkoak seigarrenean daudela bidaiatuko dute Madrilera.
Larunbat honetan, urriaren 24an, jokatuko da Madrilen Espainiako Klub Arteko Txapelketaren finalak. Aurten lehen aldiz BATek ordezkaritza bikoitza izanen du, emakumeen eta gizonezkoen taldeek izanen baitute aukera Espainiako txapeldun izateko. Emakumeen kasuan, sailkapeneko laugarren postuan daudela joanen dira lehiatzera, Diputación Valencia C.A., Facsa - Playas de Castellón, Trops-Cueva de Nerja, A.D. Sprint, Sanysec - Club Ourense Atletismo, A.D. Marathon eta Alcampo Scorpio 71 taldeekin batera. Indibidualki, hauek izanen dira bertan ariko diren Irungo klubeko atletak: Hai Duong Alzaga (100 metros), Leire Martiarena (200 metro), Irati Fernandez (400 metro), Izaskun Sanz (800 metro), Irune Mateo (1500 metro), Saioa Lopez (3000 metro), Eider Redondo (100 metroko hesi-lasterketa), Alaine Aguerralde (400 metroko hesi-lasterketa), Naia Piquer (2000 metroko oztopo-lasterketa), Noa Garcia (luzera-jauzia), Irati Gallego (jauzi hirukoitza), Naia Llorente (altuera-jauzia), Elsa de la Cruz (pertiga-jaurtiketa), Olatz Elizasu (pisu-jaurtiketa), (Arinette Ngole (disko-jaurtiketa), Noa Esteban (xabalina-jaurtiketa), Carolina Gutierrez (mailu-jaurtiketa) eta Nara Pastor (5000 metro martxa). Erreleboetan ere lehiatuko dira, 4x100 metroko (Laia Vasquez, Noa Garcia, Eider Martin eta Izaro Romero) eta 4x400 metroko kategorietan (Alaine Aguerralde, Leire Martiarena, Hai Duong Alzaga eta Izaskun Sanz).
Gizonezkoei dagokionez, seigarren postuan kokatuta abiatuko dira Madrilera finala jokatzera. Beraien batera, Facsa-Playas de Castellón, FC Barcelona, A.D. Marathon, Trops-Cueva de Nerja, Atletismo Albacete, Unicaja Jaen Paraiso Interior eta A.D. Sprint taldeak ariko dira lehian. Indibidualki, BATeko atleta hauek parte hartuko dute: Iker Piñeira (100 metro), Markel Garrancho (200 metro), Seckou Sissoko (400 metro), Alai Cabello (800 metro), Jon Casado (1500 metro), Lukas Cabezon (3000 metro), Jon Gajate (110 metro hesi-lasterketa), Eñaut Arburua (400 metro hesi-lasterketa), Julen Mendoza (2000 metro oztopo-lasterketa), Iker Anaut (luzera-jauzia), Asier Estevez (jauzi hirukoitza), Markel Abecia (altuera-jauzia), Julen Rodriguez de Yurre (pertiga-jaurtiketa), Rafa Caseau (pisu-jaurtiketa), Pablo Garcia de Vicuña (disko-jaurtiketa), Xuban Yarza (xabalina-jaurtiketa), Alain Oca (mailu jaurtiketa) eta Pablo Salinas (5000 metro martxa). Horrez gain, erreleboetan ere parte hartuko dute, 4x100 (Iker Piñeira, Jon Gajate, Eñaut Arburua eta Iker Anaut) eta 4x400 kategorietan (Seckou Sissoko, Hugo Vazquez, Alai Cabello eta Markel Garrancho).