BATeko atletek emaitza bikainak bildu dituzte asteburuan

2026/02/25
Bidasoa Atletiko Taldeko atletak Espainiako Neguko Jaurtiketen eta 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Txapelketetan izan dira asteburu honetan. Bietan nabarmendu dira, emaitza bikainak lortuz eta zenbait podiumetara ere igoz.
BATeko atletek emaitza bikainak bildu dituzte asteburuan
Bidasoa Atletiko Taldeko atletak bi txapelketa desberdinetan izan dira asteburu honetan. Alde batetik, jaurtiketetan aritzen direnak, Neguko Espainiako Txapelketan izan dira. Bertzetik, 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Txapelketan ere parte hartuko dute zenbait atletek eta bietan ere emaitza bikainak lortu dituzte, dominak, marka pertsonalak edota errekorrak ere lortuz. Jaurtitzaileei dagokionez, Espainiako Txapelketatik brontzezko hiru domina ekarri dituzte bueltan Irunera BATeko atletek. Arielle Antoinette Ngolek 20 urtez azpiko disko jaurtiketan lortu du hirugarren izatea, 46.32 metrorekin, bere marka pertsonalik onena ere lortuz. Bruno Cagigosek ere postu bera lortu zuen modalitate berean, baina 23 urtez azpiko kategorian, 49.12 metrorekin. Horrez gain, hamaikagarren izan zen kategoria absolutuan, 50.15 metrorekin. Azkenik, Alejandro Estebanek hirugarren postua eskuratu zuen 23 urtez azpiko xabalina jaurtiketan, 68.34 metrorekin, eta zazpigarren postua absolutuen kategorian, 65.71 metrorekin. Hauez gain, Alain Oca laugarren izan zen 18 urtez azpiko mailu jaurtiketan (59.87 m), Raquel Villa bostgarren izan zen absolutu mailako disko jaurtiketan (46.48 m, klubaren errekorra hautsiz), Noa Esteban ere bostgarren izan zen 20 urtez azpiko xabalina jaurtiketan (42.01 m), Unax Eraso hamargarren izan zen 23 urtez azpiko mailu jaurtiketan (46.11 m) eta Marta Mancebo hamaikagarren izan zen absolutu mailako xabalina jaurtiketan (39.11 m). 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Txapelketan ere emaitza bikainak lortu ditu BATek asteburuan, zenbait domina ere poltsikoratuta. Urrezko hamar eskuratu dituzte taldeko atletek: Iker Piñeirak (60 m, 6.93s; 200 m, 21.79s; azken honetan errekorra ere lortu zuen), Iker Anautek (luzera jauzian, 6.13 m), Jon Gajatek (60 m hesi-lasterketan, 8.58s), Alai Cabellok, (800m, 1:55.95; marka pertsonal onena), Yuxuan Zhuk (jauzi hirukoitza, 11.20m), Naia Llorentek (altuera jauzian, 1.68m), Adur Errazkinek (1000m, 2:43.84; marka pertsonal onena), Maren Martinek (300m, 44.11s) eta Noa Sevillak (200m, 24.98s; marka pertsonal onena). Zilarrezko zortzi domina ere eskuratu zituzten atletek: Hai Duong Alzagak (18 urtez azpiko 200m, 26.11s), Alaine Aguerraldek (20 urtez azpiko 200m, 24.91s), Eñaut Arburuak (18 urtez apiko 400m, 50.46s), Markel Garranchok (20 urtez azpiko 400m, 49.91s), Aila Larruskainek (jauzi hirukoitzean, 9.97m), Noa Garciak (luzera jauzian 5.32m eta altueran 1.50m) eta Nora Gonzalezek (300m. 44.45s). Azkenik, brontzezko bertze zazpi domina ere poltsikoratu zituzten: Jon Andianok (18 urtez azpiko 400m, 51.93s), Iker Anautek (jauzi hirukoitzean, 12.16m), Imanol Ibarbiak (pertigan 3.95m), Eñaut Arburuak (200m, 22.63s), Amane Arruabarrenak (luzera jauzian, 4.65m), Rafa Caseauk (60m hesi-lasterketan, 8.77s) eta Aingeru Etxabek (18 urtez azpiko pertiga jauzian, 2.60m). Bertzelako emaitzak Abiadura: • 60 m: Laia Vasquez (8.30s), Yuxuan (7.89s), Arkaitz Pacale (7.92s), Egoitz Mikelarena (7.26s), Jon Gajate (7.42s), Rafa Caseau (7.65s). • 200 m: Laia Vasquez (27.51s), Nagore Navarra (28.80s). • 300 m: Eneko Álvarez (43.74s), Eñaut Aguilar (42.35s). • 400 m: Sebastian (56.96s). Fondo eta fondo erdia: • 800 m: Hugo Vázquez (2:02.01min) • 1000 m: Telmo Nausia (3:00.09min) • 1500 m: Naia Piquer (4:56.65min), Eider Aramburu (5:03.68min), Paula Crespo (5:16.59min), Julen Mendoza (4:06.84min), Urko Ibarguen (4:27.92min), Gorka García (4:33.61min) 60m hesi-lasterketa • María Sancho (11.27s), Amaiur Aguilar (11.64s), Ane Márquez (11.15s), Ilune Apalategi (10.58s), Olaia Verdasco (10.30s), Dakota Serna (10.49s). Jauziak: • Pertiga: Zoe Caseau (2.05m), Eñaut Córdoba (2.45m), Hegoi Errazkin (2.15m), Rafa Caseau (3.50m). • Luzera: Yuxuan (5.64m), Iñigo Romero (4.65m). • Hirukoitza: Zoe Caseau (8.80m), Amane Arruabarrena (9.67m). • Altuera: Izaro Romero (1.45m). Jaurtiketak: • Pisua: Adur Muñoz (10.22m), Anartz Alonso (7.58m), Olatz Elizasu (7.87m), Eider Eizagirre (7.87m).