BATeko atletek helburuak beteta itzuli ziren Ligako lehen hitzordutik
Klub Arteko Liga Nazionala hasi zen pasa den asteburuan, Bidasoa Atletiko Taldeko emakume eta gizonezkoentzat. Lehenak Sorian izan ziren eta bigarren postua eskuratu zuten talde moduan, lau garaipen lortu ondotik. Gizonezkoak berriz, Manresan lehiatu ziren eta bigarren izan ziren baita ere, bi lehen postu eskuratu ondotik. Bi taldeek ere euren helburuak lortu zituzten lehen hitzordu honetan.
Batgirls taldea bigarren Playas de Castellon faboritoaren gibeletik
Sorian lehiatu ziren BATeko emakumeak Ligako lehen hitzorduan. Guztira, 180 puntu bildu zituzten eta bigarren sailkatu ziren, euren helburua lortuz. Lehen postuan Playas de Castellon sailkatu zen, 209 punturekin, eta hirugarren postuan, Las Celtiberas de Soria, 152 punturekin. Irungo klubeko emakumeek lau garaipen lortu zituzten guztira. Horrez gain, zortzi bigarren postu eta sei hirugarren postu eskuratu zituzten, bertze emaitzen artean. Hauek izan ziren emaitza guztiak:
1.Alazne Garrido (400 metroko hesi-lasterketan, 1:01.41 minutu)
1.Douae Ouboukir (3000 metroko oztopo-lasterkektan, 10:20.75 minutu)
1.Aslin Quiala (pertigan, 3,76 metro)
1.Marta Mancebo (xabalina jaurtiketan, 40,33 metro)
2.Douae Ouboukir (3000m, 9:53.75 minutu)
2.Alaine Aguerralde (400m, 54.99 segundu; 20 urtez azpiko errekorra, baita klubekoa ere)
2.Olaia Becerril (luzera jauzian, 6,05 metro)
2.Blanca García (xabalina jaurtiketan, 39,14 metro)
2.Carla Arwen Martínez (200m, 24.35 segundu)
2.Malen Martínez (100 metroko hesi-lasterketan, 14.21 segundu)
2.4x100m erreleboan (Olaia-Leire-Laia-Malen), 48.35 segundu
2.4x400m erreleboan (Alazne-Alazne-Ainhoa-Alaine), 3:51.24 minutu
3.Zuriñe Celis (jauzi hirukoitzean, 12,19 metro, eta luzera jauzian, 5,94 metro)
3.Almudena Saborido (1500m, 4:45.28 minutu)
3.Arielle Ngo (diska jaurtiketan, 43,33 metro)
3.Lissette Arreaga (mailu jaurtiketan, 46,10 metros)
Batboys taldea bigarren Manresan AA Catalunyaren gibeletik
BATeko gizonezkoak Manresan izan ziren lehian, euriak eta haizeak baldintzatutako jardunaldi bat jokatzen. Hala ere, bigarren postua eskuratu zuten, 166 punturekin guztira. Lider moduan, AA Catalunya kokatu zen, 230 punturekin, eta hirugarren postuan, Avinent Manresa, 157 punturekin. Irungo klubeko atletek, bi garaipen, zazpi bigarren postu eta bertze bi hirugarren lortu zituzten. Hauek izan ziren emaitzak:
1.Mikel Aramendi (3000 metroko oztopo-lasterketan, 9:28.04 minutu)
1.Iker Arotzena (luzera jauzian, 7,19 metro)
2.Iker Arotzena (200m, 21.90 segundu)
2.Juan Errandonea (jauzi hirukoitzean, 14,11 metro)
2.Ander Aramendi (3000m, 9:01.13 minutu)
2.Bruno Cagigos (diska jaurtiketan, 44,69 metro)
2.Alejandro Esteban (xabalina jaurtiketan, 60,66 metro)
2.Manuel Rodríguez (110 metroko hesi-lasterketan, 15,16 segundu)
2.Ander Garaiar (100m, 10.98 segundu)
3.Unax Eraso (mailu jaurtiketan, 50,73 metro; klubeko errekorra lortu zuen)
3.Juan Errandonea (jauzi hirukoitzean, 14,11 metro)