BATeko atletek hogei domina eskuratu dituzte Gipuzkoako absolutu mailako txapelketan

2025/06/03
Anoetako Mini Estadioan ospatu zen asteburuan Gipuzkoako Absolutuen Txapelketa, lurralde mailako hitzordurik garrantzitsuenetako bat. Bidasoa Atletiko Taldeak ez zuen bertan hutsik egin, eta maila desberdinetako ordezkaritza zabala izan zuen, guztira hogei domina ekarriz bueltan etxera.
BATeko atletek hogei domina eskuratu dituzte Gipuzkoako absolutu mailako txapelketan

Bidasoa Atletiko taldeen emakumeen artean, bederatzi domina eskuratu zituzten, baita klubaren errekor berri bat markatu ere. 4x100 erreleboan, Leire Martiarenak, Alazne Garridok, Laia Olascoagak eta Alaine Aguerraldek urrezko domina eskuratu zuten, 46,79 segunduko denborarekin. Marka honekin, abiaduran klubak duen maila erakusteaz gain, euren errekorra ere hautsi zuten. 5000 metroko lasterketan, Lorea Cabezon txapeldun izan zen baita ere (20:57,89) eta Alaine Aguerraldek gauza bera egin zuen 400 metroko hesi-lasterketan (1:01,51). 

Honez gain, Noa Garcia bigarren izan zen altuera jauzian (1,57m) eta Leire Martiarena ere podiumeko bigarren koskara igan zen 200 metroko lasterketan (25,23s). Eider Alzaga berriz, hirugarren izan zen 400 metroko hesi-lasterketan (1:04,55), baita Izaskun Sanz ere 800 metroko lasterketan (2:17,74). 

Gizonezkoek hamaika domina eskuratu zituzten

Gizonen artean, Ander Anglada izendatu zen Gipuzkoako txapeldun 800 metroko lasterketan (1:53,79) eta Alai Cabellon lagundu zion podiumeko bigarren koskan (1:54,66). Azken honek bere marka pertsonal onena egin zuen gainera. Mailu jaurtiketan, Unax Eraso lehena izan zen (45,58m), baita Mario Estanga ere pertigan (4,60m), azken honek ere bere marka pertsonalik onena lortuz. 

Jauzietan, luzeran, Luken Aizpurua bigarren izan zen (7,13s), marka pertsonal onena lortuz. Altueran, Aritz Zuazo ere bigarren izan zen (1,85m), baita Juan Errandonea ere jauzi hiurkoitzean (14,04m). 

400 metros lasterketan, Urko Navarro txapeldunorde izan zen (50,46s) eta Iñigo Lozano hirugarren (51,48s). Altuera jauzian berriz, Jon Matey  hirugarren postuan sailkatu zen (1,80m). Azkenik, 4x100 erreleboetan, Egoitz Miquelarenak, Jon Gajatek, Markel Garranchok eta Eñaut Arburuak bigarren postua eskuratu zuten, 43,62 segundurekin.