BATeko emakume eta gizonezkoak zortzigarren Ligako hirugarren eta azken topaketan

2025/06/17
Sorian jokatu zen Ligako hirugarren eta azken jardunaldia eta bertan zortzigarren postua eskuratu zuten Bidasoa Atletiko Taldeko emakume eta gizonezkoek. Eragozpenek baldintzatu zuten euren partehartzea, baina urte osoan egin duten lana borobiltzeko balio izan du, baita estatuko klub onenen artean lekua merezi dutela erakusteko ere.
BATeko emakume eta gizonezkoak zortzigarren Ligako hirugarren eta azken topaketan

Sorian ospatu zen Ligako hirugarren eta azken jardunaldia. Bidasoa Atletiko Taldeak bi helburu nagusi zituen bertan: emakumeek Ohorezko Dibisio mailako tituluarengatik borrokatzea eta gizonezkoek Ohorezko Dibisio mailara igotzea. Ez batak ez bertzeak ere ez zuten hori lortu, baina biak ere maila mantendu zuten lortutako zortzigarren postuekin. Azken orduko bajek baldintzatu zuten BATeko atleten partehartzea txapelketan, baina edonola ere, gai izan ziren maila emateko eta euren lekua berresteko. 

Igande goizean emakumeek hartu zuten parte eta tituluarengatik borrokan aritu ziren estatu mailako zortzi klub onenak. BATeko atletek seigarren postua eskura izan zuten ia jardunaldi guztian zehar, baina azkenean ezin izan zuten hori mantendu eta zortzigarren behin-betiko postua lortu zuten. Guztira, 55 puntu batu zituzten emakumeen, Diputación Valencia CA (137), Facsa-Playas de Castellón (116), Trops-Cueva de Nerja (74), Atlético San Sebastián (71,5), Unicaja Jaén Paraíso Interior (67), Grupompleo Pamplona At (66) eta Alcampo Scorpio 71 (61,5) kluben gibeletik. 

Indibidualki, Carla Arwen Martinez podiumetik gertu sailkatu zen 100 metroko lasterketan. 11,77 segunduko denborarekin, laugarren izan zen, nahiz eta sukarrarekin entrenatu azken astean. Bere taldekide Leire Martiarena zortzigarren izan zen 200 metroko lasterketan (25,08) eta Alazne Etxeberria berriz, zortzigarren 400 metrokoan (55,98, bere marka hoberena urtean zehar). 800 metroko lasterketan, Irati Errok ere zortzigarren postua eskuratu zuen (2:21,41) eta 1500 metrokoan, Isra Rahali zazpigarren izan zen (4:50,24). Azkenik, 3000 metroko lasterketan Lucia Valero seigarren izan zen (10:05,11). Hesietan, Uxia Pereira seigarren izan zen 100 metroko lasterketan (13,85) eta Alaine Aguerralde bostgarren 400 metrokoan (1:02,04). Douae Ouboukirrek berriz, bigarren postua eskuratu zuen 3000 metroko oztopo-lasterketan, bere marka pertsonalik onena ere lortuz, 10:08,03ko denborarekin. 

Altuera jauzian, Naia Llorente seigarren izan zen (1.66) eta pertigan berriz, lehen postu bakarra eskuratu zuen BATek, Aslin Quialaren eskutik (4.36). Luzera jauzian, Victoria Briso zazpigarren izan zen (5.74) eta jauzi hirukoitzean, Zuriñe Celis zazpugarren izan zen baita ere (12.32). Jaurtiketetan, pisuan, Goizane Garcia seigarren izan zen, bere marka pertsonalik onena lortuz, baita klubeko errekorra eginez ere (13.26). Diskoan, Arielle Ngole laugarren izan zen (43.71) eta mailuan, Lissette Arreaga zazpigarren sailkatu zen (47.60). Xabalinan, Marta Mancebo zortzigarren postuan sailkatu zen (39.55). Azkenik, 5000 metroko martxa lasterketan Nerea Molina zortzigarren izan zen (29:44,49). 

Erreleboka, 4x100 metrokoan, Malen Martinez, Leire Martiarena, Nerea Sorondo eta Carla Arwen Martinez zazpigarren izan ziren (46,78) eta, 4x400ekoan, Alazne Etxebarria, Laia Olascoaga, Hai Duong Alzaga eta Alaine Aguerralde seigarren izan ziren (3:50,38). 

Gizonezkoak ere zortzigarren izan ziren Lehen maila mantenduz

Larunbat arratsaldean gizonen txanda hasi zen. BATekoentzat ez zen modu hoberenean hasi, izan ere, Iker Arotzenaren deskalifikazioa izan zuten, 100 metroko lasterketan. Hala ere, taldekideak honi buelta emateko gai izan ziren eta emaitza onak lortu zituzten, denboraldia ere borobilduz honela. Guztira, 61 puntu batu zituen taldeak Atlético Salamanca (112), AA Catalunya (106), A.D. Marathon (101), CAPEX (98), Universidad de Oviedo (93), Hiru-Herri (80) et Atletismo Alcorcón (66) kluben gibeletik. 

Indibidualki, 200 metroko lasterketan, Tirso Ocaña seigarren izan zen (22,28), 400 metrokoan, Alejandro Per zortzigarren (49,13) eta 800 metrokoan, Ander Anglada bostgarren (1:51,92). 1500 metroko lasterketan, Ibon Briñas zortzigarren izan zen (4:12,52) eta 3000 metrokoan berriz, Ander Aramendi bigarren postuan sailkatu zen, 8:23,58 minutuko denborarekin. Oztopo lasterketan bere anaia den Mikel Aramendi ere podiumera igo zen, hirugarren koskara, 9:21,71 minutuko denbora eginez, baita bere marka pertsonalik hoberena ere. Hesi lasterketan, 110 metrokoan, Aitor Fernandez zazpigarren izan zen (16,38) eta 400 metrokoan, Ander Aristi zortzigarren postuan sailkatu zen (59,07). 

Altuera jauzian, Aritz Zuazo zazpigarren izan zen (1.90) eta pertigan, Mario Estangak bigarren postua eskuatu zuen (4.96), bere marka pertsonalik onena ere lortuz. Luzera jauzian, Luken Aizpurua zazpigarren izan zen (6.70) eta bere taldekide Oinatz Almagrok zortzigarren postua eskuratu zuen jauzi hirukoitzean (13.06). 

Jaurtiketetan, pisan, Gonzalo Tamayo seigarren izan zen (13.87) eta diskoan, Bruno Cagigos laugarren (46.65). Xabalinan, Alejandro Esteban hirugarren izan zen (62.64) eta mailuan, Unax Eraso zazpigarren postuan sailkatu zen (46.68). Azkenik, 5000 metroko martxa lasterketan, Rafael Torralba zortzigarren izan zen (24:54,14). 

Erreleboetan, klubeko zenbait errekor ere lortu zituzten BATeko atletek. Batetik, 4x100ekoan, Imanol Gil, Iker Arozena, Tirso Ocaña eta Alex Garcia-Gasco laugarren izan ziren (41.40). Bertzetik, 4x400ekoan, Alejandro Per, Urko Navarro, Alai Cabello eta Marcel Garrancho zortzigarren izan ziren (3:20,09). 

Denboraldia emaitza ezin hobeekin bukatu du BATek

Ligako hirugarren eta azken jardunaldia bukatuta, BATeko atletek denboraldia bukatu dute, helburuak lortuta eta lana beteta. Emakumeentzat Liga Iberdrolako finalean egotea izan da azpimarragarriena eta gizonentzat, Lehen Dibisio maila mantentzea. Bi taldeek ere euren hazkuntza prozesua berretsu dute eta klubak estatu mailako onenen artean leku bat irabazi du aurten ere.