BATeko emakume eta gizonezkoek Ligako hirugarren eta azken topaketa izanen dute asteburuan

2025/06/12
Emakumeak Ohorezko Dibisio mailako tituluarengatik borrokan arituko dira, estatuko zortzi klub onenekin batera finala jokatzen, ekainaren 15ean. Aitzinetik, ekainaren 14an, gizonezkoek Ohorezko Dibisora igoera izanen dute jokoan. Bi taldeek ere Sorian izanen dute hitzordua.
BATeko emakume eta gizonezkoek Ligako hirugarren eta azken topaketa izanen dute asteburuan

Bidasoa Atletiko Taldeko emakume eta gizonezkoek Ligako hirugarren eta azken topaketa izanen dute, biak ere Sorian. Ekainaren 14an, larunbatean, gizonen txanda izanen da eta hauek Ohorezko Dibisio mailara igotzeko borrokatuko dira. Biharamunean, emakumeek Ohorezko Dibisio mailako titulua izanen dute lehian, eta finala jokatuko dute estatuko zortzi klub onenen artean. 

Bigarren urtez segidan, emakumeen BATeko taldeak Ohorezko Dibisio mailako A finalean ariko dira, tituluarengatik borrokan. Historikoa izanen da hitzordua taldarentzat, hazkuntza prozesu bete-betean daudela erakusteko, sendotasun handik gainera. Estatuko zortzi talde onenen artean lehiatuko dira: Playas de Castellón, Diputación Valencia, Unicaja Jaén Paraíso Interior, Grupoempleo Pamplona, Alcampo Scorpio 71, Atlético San Sebastián eta Trops-Cueva de Nerja. Helburua berriz, pasa den urteko postua hobetzea izanen da eta elite mailan lehiatzeko aukera ongi irabazi dutela erakustea. 

Taldea honako atleta hauek osatuko dute: Carla Arwen (100 metroko lasterketan), Leire Martiarena (200 metroko lasterketan), Alan Etxebarria (400 metroko lasterketan), Ainhoa Idoiaga (800 metroko lasterketan), Irati Erro (1500 metroko lasterketan), Lucia Valero (3000 metroko lasterketan), Uxia Pereira (100 metroko hesi-lasterketan), Alaine Aguerralde (400 metroko hesi-lasterketan), Douae Ouboukir (3000 metroko oztopo-lasterketan), Naia Llorente (altuera jauzian), Zuriñe Celis (jauzi hirukoitzean), Victoria Briso (luzera jauzian), Aslyn Quiala (pertigan), Goizane Garcia (pisu jaurtiketan), Arielle Ngole (disko jaurtiketan), Marta Mancebo (xabalina jaurtiketa), Lissette Arreaga (mailu jaurtiketa), Nerea Molina (5km martxa), 4x100 erreleboak (Leire, Carla, Malen, Nerea Sorondo) eta 4x400 erreleboak (Alazne, Alaine Laia, Hai Duong).

Gizonak Ohorezko Dibisio mailara igoeragatik borrokan

BATeko gizonezkoak aldiz, ekainaren 14an izanen dira borrokan Ohorezko Dibisio mailara igotzeagatik. Nazional Lehen mailan denboraldi bikaina egin ondotik, bigarren igoera segidan lortu nahi dute aurtengoan. Euren aurkariak A.D. Marathon, Atlético Salamanca, CAPEX, Alcorcón, Universidad de Oviedo, Hiru-Herri eta AA Catalunya izanen dira.

Taldea berriz, atleta hauek osatuko dute: Iker Arozena (100 metroko lasterketan), Ander Garaiar (200 metroko lasterketan), Alejandro Per (400 metroko lasterketan), Ander Anglada (800 metroko lasterketan), Ibon Briñas (1500 metroko lasterketan), Ander Aramendi (3000 metroko lasterketan), Aitor Fernandez (110 metroko hesi-lasterketan), Ander Aristi (400 metroko hesi-lasterketan), Mikel Aramendi (3000 metroko oztopo-lasterketan), Aritz Zuazo (altuera jauzian), Oinatz Almagro (jauzi hirukoitzean), Luken Aizpurua (luzera jauzian), Mario Estanga (pertigan), Gonzalo Tamayo (pisu jaurtiketan), Bruno Cagigos (disko jaurtiketan), Alejandro Esteban (xabalina jaurtiketa), Unax Eraso (mailu jaurtiketa), Rafael Torralba (5km martxa), 4x100 erreleboak (Iker, Alex, Garaiar, Tirso) eta 4x400 erreleboak (Alejandro, Erik, Markel, Urko).