BATeko infantilek atletismo eskoletako DNA Txapelketan parte hartu zuten

2025/05/21
Madrilen ospatu zen nazio mailako DNA fomartuko atletismo eskoletako txapelketan. Bertan izan ziren Bidasoa Atletiko Taldeko infantil mailako Super Amara BAT taldea eta estatuko hamabi klub onenen artean sailkatzea lortu zuten.
BATeko infantilek atletismo eskoletako DNA Txapelketan parte hartu zuten

Bidasoa Atletiko Taldeak infantil mailako talde mistoarekin bidaiatu zuten Madrileña, nazio mailako DNA formatuko atletismo eskolei zuzendutako txapelketan parte hartzeko. Guztira, zortzi atleta joan ziren bertara, Irungo bortz eta Hondarribiako bertze hiru: Adur Errazkin (erreleboetan), Maren Martin (erreleboetan), Nora Gonzalez (erreleboetan eta hesi-lasterketan, Yuxuan Zhu (erreleboetan eta luzera jauzian), Kaiet Arruabarrena (erreleboetan eta 60 metroko lasterketan), Adur Muñoz (pisu jaurtiketan), Ane Placeres (erreleboetan eta 60 metroko lasterketan) eta Eider Eizagirre (altuera jauzian).

Larunbatean, maiatzaren 17an, bi finalerdiak ospatu ziren, sei talderekin bakoitzean. Lehen finalerdian lehiatzea egokitu zitzaien BATekoei eta garaipen hauek lortu zituzten:  4x200 metro erreleboan, 1:51 (Yuhuan-Nora-Adur-Maren), 60 metroko lasterketan (Kaiet 7,91), luzera jauzian (Yuxuan 5,17), altuera jauzian (Eider 1,27). Honez gain, hirugarren izan ziren pisu jaurtiketan (Adur 8,71) eta 60 metroko hesi-lasterketan (Ane 8,60).

Puntu guztien baturak finalera abantailarekin ailegatzea ahalbidetu zuen, izan ere, finalerdietan garaile suertatu zen taldea eta zuzenean sailkatu zen igandeko finalera. Maiatzaren 18an berriz, finalean, taldeak bere onena eman zuen eta oraindik ere emaitza hobeak lortu zituen. 4x200 metroko erreleboan garaipena eskuratu zuen, 1:48ko denborarekin. Kaietek ere irabazi zuen 60 metroko lasterketan, 7,86ko denborarekin. Yuhuanek ere garaipena eskuratu zuen luzera hauzian (5,22), baita Adurrek ere pisu jaurtiketan (9,10). Nora berriz, bigarren izan zen 60 metroko hesi-lasterketan (10,43), baita Eider ere altuera jauzian, lehen postuan sailkatu zen atletarekin berdinduta (1,32). Azkenik, Ane hirugarren izan zen, 60 metroko lasterketan, bere marka pertsonalik onena gaindituz (8,54). 

Emaitza hauekin “la caza” probara abantailarekin ailegatu zen taldea, bigarren sailkatua zen Zenit taldearekiko. 27 segunduan jeitsi zuten erreleboetan egin zuten aurreko denbora, baina Zaragozako taldeak lan ona egin eta 5,23ko denbora egin zuen azken postan, lehen postuan sailkatuz. BAT bigarren izan zen azkenean, 5,30 denbora bikainarekin.