BATeko neska-mutilak Euskadiko kluben arteko Kopako podiumean
2026/02/03
Emakumeen taldea Euskadiko txapeldunorde izan zen, indibidualki urrezko, zilarrezko eta brontzezko bina domina eskuratu ondotik. Gizonetan berriz, podiumeko hirugarren koskara igan zen taldea, zilarrezko bi eta brontzezko lau domina eskuratuta. Honen ondotik, Bidasoa Atletiko Taldeko bortz atleta Espainiako 23 urtez azpiko Txapelketan izanen dira heldu den asteburuan.
Bidasoa Atletiko Taldeko emakume eta gizonak Euskadiko kluben arteko Kopan izan ziren pasa den asteburuan eta, bikain lehiatu ondotik, bi kategorietako podiumera igan ziren taldeak. Alde batetik, emakumeak bigarren postuan sailkatu ziren, indibidualki urrezko, zilarrezko eta brontzezko bina domina eskuratuta. Bertzalde, gizonen taldeak hirugarren postua eskuratu zuen, zilarrezko bi eta brontzezko lau domina poltsikoratu ondotik.
Emakumeen artean, Alaine Agerralde eta Maialen Miera nagusitu ziren beraien probetan, urrezko domina bana eskuratuta. Agerraldek 200 metroko lasterketan lortu zuen Euskadiko txapelduna izatea, 25.25 segundurekin, eta Mierak berriz, jauzi hirukoitzean, 11.70 metroko jauziarekin. Bigarren postuan berriz, Goizane Garcia sailkatu zen, pistu jaurtiketan bere marka pertsonalik onena eginda (13.50 metro), baita 4x200 metroko erreleboetan parte hartu zuten lau korrikalariak ere (Martiarena, Etxegarai, Alzaga eta Agerralde; 1:42.53 minutu). Hirugarren postuan azkenik, Hai Duong Alzaga (400 metroko lasterketan, 58.97 segundu) eta Naia Llorente (altuera jauzian 1.64 metro) sailkatu ziren. Bertze emaitzak hauek izan ziren:
• 4. 60 m: Leire Martiarena (8.00 segundu)
• 5. luzera jauzia: Noa García (4.99 metro)
• 6. 800 m: Izaskun Sanz (2:20.63)
• 6. 1500 m: Naia Piquer — MMP (4:51.33 minutu)
• 6. 3000 m: Sara Mancisidor (10:47.11 minutu)
Pertiga: Zoe Caseau (hiru nulo)
Brontzezko domina mutilentzat
Gizonezkoen taldeak ere podiumera igatea lortu zuen, hirugarren koskara hain zuzen ere. Indibidualki, emaitzarik onenak Aritz Zuazok eta Zuhaitz Urrutiak lortu zituzten. Zuazok altuera jauzian bigarren postua eskuratu zuen, 1.94 metroko jauziarekin. Urrutiak ere postu bera lortu zuen jauzi hirukoitzean bere marka pertsonalik onena eginda, eta 16 urtez azpiko lider nazionala bilakatuta (13.68 metro). Honez gain, lau hirugarren postu ere eskuratu zituzten BATeko atletek: Iker Piñeira 200 metroko lasterketan (22.00 segundu), Seckou Sissoko 400 metroko lasterketan (49.47 segundu), Imanol Ibarbia pertiga jaurtiketan (4.30 metro, marka pertsonalik onena) eta 4x200 metroko erreleboetan (Arburua, Navarro, Sissoko eta Piñeira; 1:30.21 minutu). Hauek izan ziren bertze emaitzak:
• 4. 1500 m: Julen Mendoza — MMP (4:01.28 minutu)
• 4. pisu jaurtiketan: Gonzalo Tamayo (12.18 metro)
• 5. 60 m: Imanol Gil (7.16 segundu)
• 5. luzera jauzian: Iker Anaut (6.09 metro)
• 6. 800 m: Alai Cabello (2:01.94 minutu)
7. 3000 m: José Antonio Gómez de Arriba (8:53.00 minutu)
23 urtez azpiko Espainiako Pista Estaliko Txapelketa
Honen ondotik, BATeko bortz atleta 23 urtez azpiko Espainiako Pista Estaliko Txapelketan izanen dira asteburu honetan Sabadellen. Pertigan Mario Estanga arituko da, altuera jauzian Aritz Zuazo, 60 metroko lasterketan Carla Arwen Martinez eta 200 metrokoan Laia Olaskoaga eta Alejandro Per.
Aldi berean, 16 urtez azpiko Gipuzkoako Pista Estaliko Txapelketan arituko dira bertze atleta batzuk. Azkenik, maila txikikoek ere Euskadiko Jaurtiketa Txapelketan parte hartuko dute, guztiak Durangon.