BATeko neska-mutilak titulua eta igoera lortzeko lehian

2025/05/27
Ligako bigarren jardunaldian lehiatu ziren Bidasoa Atletiko Taldeko neska-mutilak asteburuan, Leon eta Donostian hurrenez hurren. Emaitza bikainak lortu zituzten bi taldeetako atletek eta horren ondorioz, emakumeak tituluarengatik borrokan izanen dira hirugarren eta azken jardunaldian eta gizonezkoek Ohorezko Dibisiora igoera izanen dute jokoan.
BATeko neska-mutilak titulua eta igoera lortzeko lehian

Asteburu bikaina izan dute Bidasoa Atletiko Taldeko atletek. Ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten, emakumeek Leonen eta gizonezkoek Donostian, eta denak ere emaitza ezin hobeekin bueltatu ziren etxera. Hirugarren eta azken jardunaldiari begira, emakumeak A finalean izanen dira lehian, tituluarengatik borrokan. Gizonezkoek berriz, Ohorezko Dibisiora igoera jokoan izanen dute. 

BATeko emakumeak Leonen izan ziren asteburuan, Ohorezko Dibisio mailaren Ligako bigarren jardunaldia jokatzen, eta titulua lortzeko borrokarako sailkatu ziren bigarren urtez segidan. Klubarentzat historikoa izan da lorpen hau, taldeak erakutsitako garapenaren eta sendotasunaren ondorioz, nazio mailako zortzi onenen artean egotea. Zenbait baja izan bazituzten ere, taldeak ongi lehiatu zuen eta 167 puntu batu zituen guztia, hirugarren postuan kokatuz. Sailkapen orokorrean, lau taldek berdindu zuten puntuetan, baina Super Amara BATek emaitza orokor hobea zuen bertzeek baino eta beraz, tituluarengatik borrokan egoteko lehiara sailkatu zen. A finalean lehiatuko da orain, ekainaren 15ean Leonen, Valencia, Playas de Castellon, Atletico San Sebastian, Cuevas de Nerja, Unicaja Jaen, Pamplona Atletico eta Alcampo Scorpio taldeekin batera. 

Emaitza indibidualei dagokionez, 3000 metroko lasterketan, Douae Ouboukirrek garaipena eskuratu zuten (9:46,19), baita 3000 metroko oztopo-lasterketan ere (10:27,99). Pertigan, Aslin Quialak ere garaipena eskuratu zuen (4.25), eta luzera jauzian, Olaia Gisela Becerrilek lehen postua eta bere marka pertsonalik onena lortu zuen (6.33). Proba eran, Zuriñe Celisek hirugarren postua eskuratu zuen (5.82). Jaurtiketetan, xabalinan, Marta Mancebo bigarren izan zen (43) eta Blanca Garcia laugarren (40.17). Diskan, Arielle Ngolek ere bigarren postua eskuratu zuen (44.26) eta Goizane Garciak bostgarrena (39.46). Garcia hirugarren izan zen baita ere pisana (12.47). Mailuan azkenik, Lissette Arreaga bostgarren izan zen (50.08) eta Eloise Manga zortzigarren (41.17). 

Abiaduran, 200 metroko lasterketan, Carla Arwen Martinez bigarren izan zen (24,85) eta Leire Martiarena seigarren (25,42). 100 metroko lasterketan, Martinez laugarren izan zen (12,26) eta Iraia Alkorta zortzigarren (12,76).  400 metroko lasterketan, Alaine Aguerralde hirugarren sailkatu zen (55,06) eta Laia Olascoaga seigarren (57,15). 800 metroko lasterketan, Irati Erro zazpigarren izan zen (2:18,81) eta Izaskun Sanz zortzigarren (2:24,05). Azkenik, 1500 metroko lasterketan, Almudena Saborido hirugarren silkatu zen (4:38,86) eta Isra Rahali zortzigarren (4:47,29). 

Hesi-lasterketan, 400 metrokoan, Alazne Garridok hirugarren postua eskuratu zuen (59,88) eta Irune Martinek bostgarrena (1:02,96), bere marka pertsonalik onena lortuz. 100 metrokoan, Uxia Pereira hirugarren izan zen (14,55) eta Victoria Briso laugarren (14,90). Altuera jauzian, Naia Llorentek ere hirugarren postua eskuratu zuen (1.66) eta Briso berriz ere seigarren izan zen (1.60). Jauzi hirukoitzean, Zuriñe Celis hirugarren izan zen (12,20) eta Eider Redondo seigarren (11.17). 

Martxan, Nerea Molina zazpigarren helmugaratu zen (30:30,32) eta Carmen Hernandez zortzigarren (36:05,63). Azkenik, erreleboetan, 4x100koan hirugarren izan ziren Mariela, Leire, Nerea eta Olaia (47,44), baita 4x400ekoan ere, Alazne, Hai Duong, Nerea eta Alaine (3:53,01). 

BATeko gizonezkoak Ohorezko Dibisiora igotzeko prest

BATeko gizonezkoak Donostian izan ziren Ligako bigarren jardunaldia lehiatzen. Bigarren postua eskuratu zuten bertan, hirugarren eta azken jardunaldirako Ohorezko Dibisiora igotzeko aukera irekita utzita. 175 puntu batu zituzten guztira, Oviedoren gibeletik (211) eta CA Safor-Teikaren aitzinetik (166,5). Sorian ospatuko da hirugarren eta azken jardunaldia, ekainaren 14ean. 

Emaitza indibidualei dagokionez, abiaduran, Ander Garaiarrek eskuratu zuen garaipena 200 metroko lasterketan (20,75), 20 urtez azpiko Espainiako errekorra lortuz, baita Euskadiko absolutuen errekorra ere. Proba berean, Erik Fernandez laugarren izan zen (21,80). 100 metroko lasterketan, Iker Arotzenak bigarren postua eskuratu zuen (10,62). Honez gain, garaile izan zen Arotzena luzera jauzian (7.24), nahiz eta haizeteengatik bere proba baliogabetua izan zen, Alex Garciak 100 metroko lasterketan lortutako bostgarren postua bezala (10,85). 800 metroko lasterketan, Mikel Landa bigarren izan zen (1:55,75) eta Iker Anglada laugarren (1:56,30). 400 metroko lasterketan, Markel Garrancho bostgarren izan zen (50,38) eta Alejandro Per zortzigarren (51,37). 1500 metroko lasterketan, Ander Angladak bere marka pertsonalik onena lortu zuen (3:56,68) eta Ibon Briñas zortzigarren izan zen (4:19,58). 3000 metroko lasterketan, Ander Aramendi bigarren postuan sailkatu zen (8:15,48), 20 urtez azpiko Europako minimoa lortuz. Proba berean, Julen Azpiazu seigarren izan zen (8:42,29), eta oztopo lasterketan Mikel Aramendik garaipena eskuratu zuen (9:22,85) eta Eneko Fuente seigarren (10:01,24). 5000 metroko martxan, Rafael Torralba bostgarren helmugaratu zen (23:52,20), bere marka pertsonalik onena lortuz, eta Victor Gamen seigarren izan zen (8:42,29).

Hesi-lasterketan, Aitor Fernandezek laugarren postua eskuratu zuen, 110 metrokoan (15,62), marka pertsonalik onena lortuz. Manuel Rodriguezek, proba berean, erorikoa izan zuen eta lasterketa utzi behar izan zuen, sufritutako lesioaren ondorioz. 400 metrokoan Iñaki Sanz seigarren izan zen (1:02,09) eta Urko Navarro zazpigarren (1:04,17). 

Pertigan, Mario Estangak garaipena eskuratu zuen (4.70) eta Imanol Ibarbia zazpigarren izan zen (3.96). Altuera jauzian, Aritz Zuazo bigarren izan zen (1.90) eta Jon Matey laugarren (1.85). Jauzi hirukoitzean, Juan Erradonea hirugarren izan zen (14.55) eta Oinatz Almagro bostgarren (13.33). Luzera jauzian, Aitor Fernandez ere bostgarren izan zen (6.60). 

Jaurtiketetan, diskan Bruno Cagigosek garaipena eskuratu zuen (49.32) eta Asier Zarandona bostgarren izan zen (42.05). Pisuan, Gonzalo Tamayo bigarren izan zen (14.36) eta Cagigos bostgarren (13.57). Mailuan, Unax Eraso laugarren sailkatu zen (45.15) eta Jon Ruiz zazpigarren (40.24). Xabalinan, Alejandro Estebanek lortu zuen garaipena (67.55) eta Xuban Yarza bostgarren izan zen (51.86), bere marka pertsonalik onena lortuta xabalina absolutuarekin. Erreleboetan azkenik, 4x100ekoan bigarren izan ziren mutilan (41,75) eta 4x400koan, laugarren (3:26,03).