Super Amara BAT taldeak Espainiako 20 urtez azpiko kluben arteko txapelketan bortzgarren

2025/10/29
Historia egin du bertze behin Bidasoa Atletiko Taldeak. Madrilgo Vallehermoso Estadioan jokatu zen Espainiako 20 urtez azpiko kluben arteko txapelketan bortzgarren izan zen gizonen taldea, A finalean lehiatu ondotik. Guztira, 83 puntu batu zituzten atletek, laugarren postua lau puntura edukita soilik. Kirolariek erregulartasun handia erakutsi zuten lehiaketan zehar eta postu historikoa lortu zuten klubarentzat.
Super Amara BAT taldeak Espainiako 20 urtez azpiko kluben arteko txapelketan bortzgarren
BAT

Super Amara BAT taldea Espainiako 20 urtez azpiko kluben arteko txapelketan hartu zuen parte asteburuan. Madrilgo Vallehermoso Estadioan jokatu zen lehiaketa eta Irungo klubeko atletak A finalean izan ziren, bertan bortzgarren postu historikoa lortuz. Guztira 83 puntu batu zituzten, laugarren postutik lau puntu bakarrera geldituz. Postu historikoa da klubarentzat. 

Emaitza bikain hau arrakasta berri bat da BATentzat, aitzinera pausu bat emateko baliagarria dena. Madrilen izan ziren hogei atletetatik hamahiru harrobiko kirolariak dira eta denek erregulartasun handia erakutsi zuten proba guztietan, orain artean egindako lana bikaina izaten ari dela berretsiz. Taldeka 83 puntu batu zituzten, bortzgarren postu historiko hori lortuz. Trops-Cuevas de Nerja taldea izan zen garailea (119) eta FC Barcelonak (114) eta Facsa-Playas de Castellonek (105) osatu zuten podiuma. Laugarren postuan, AD Marathon sailkatu zen, irundarrek baino lau puntu gehiagorekin (87).

Indibidualki, emaitzarik nabarmenena Lander Chascorena izan zen, 200 metroko lasterketan garaile izan baitzen, 22,04 segunduko denborarekin. Alejandro Esteban ere xabalina jaurtiketan nagusitu zen, 58,59 metrorekin. Bertzetik, Luken Aizpurua eta Aritz Zuazo hirugarren izan ziren, luzera jauzian (6,61m) eta altuera jauzian  (1,92m) hurrenez hurren. Azkenik, Ander Aramendik ere brontzezko domina lortu zuen 1500 metroko lasterketan (4:20,46). 

Bertze emaitzak hauek izan ziren:

4. Mikel Aramendi – 3000 metroko lasterketan (8:57,97 min)

5. Seckou Sissoko – 400 metroko lasterketan (49,97 s)

5. Lukas Cabezón – 2000 metroko oztopo lasterketan (6:14,96 min) – MPH

5. Iker Anaut – jauzi hirukoitza (12,80 m) – MPH

5. Unax Eraso – mailu jaurtiketa (52,16 m)

6. Alai Cabello – 800 metroko lasterketa (1:57,95 min)

6. Eñaut Arburua – 400 metroko hesi-lasterketa (56,33 s) – MPH

6. Imanol Ibarbia – pertiga jauzia (4,01 m)

6. Rafael Caseau – pisu jaurtiketa (11,49 m)

6. Xuban Yarza – disko jaurtiketa (34,57 m) – MPH

7. Egoitz Miquelarena – 100 metroko lasterketa (11,42 s)

7. Jon Gajate – 110 metroko hesi-lasterketa (16,66 s)

7. Rafael Torralba – 5000 metroko martxa lasterketa (23:38,67 min) - MPH

Erreleboak:

5. 4x400 metroko errelebo lasterketa (3:24,67 min) – Seckou Sissoko, Hugo Vázquez, Ander Aramendi eta Markel Garrancho.

6. 4x100 metroko errelebo lasterketa (43,44 s) – Luken Aizpurua, Aritz Zuazo, Egoitz Miquelarena eta Lander Chasco.