BATeko talde guztiek lortu zuten podiumera igotzea Euskadiko Kluben Arteko Txapelketan
Euskadiko Kluben Arteko 16 eta 20 urtez azpiko Txapelketa ospatu zen asteburuan Durangon. Bidasoa Atletiko Taldeko atletak bertan izan ziren lehian eta emaitza bikainak lortu zituzten. Alde batetik, 20 urtez azpiko gizonezko eta emakumezkoak txapeldun eta txapeldunorde izan ziren, hurrenez hurren. Bertzetik, 16 urtez azpiko gizonezko eta emakumezkoek hirugarren postu bana eskuratu zuten.
20 urtez azpiko gizonen taldeak Euskadiko txapeldun izatea lortu zuen, guztira 70 puntu eskuratuta, Real Sociedad eta Atletico San Sebastian taldeen aitzinetik. Urrezko dominei dagokionez, Rafael Caseauk lortu zuen lehen postua pisu jaurtiketan (10,90 metro), baita Jon Gajatek 110 metroko hesi-lasterketan (16,57 segundu), Markel Garranchok 400 metroko lasterketan (49,71 segundu) eta Eñaut Arburuak 200 metroko lasterketan (22,85 segundu). Bigarren postuan berriz, Iker Anaut sailkatu zen, luzera jauzian (6,07 metro), baita Julen Mendoza 1500 metroko lasterketan (4:11,87 minutu), Hugo Vazquez 800 metroko lasterketan (2:09,53 minutu) eta 4x100 metroko erreleboan ere (Eñaut Arburua, Egoitz Miquelarena, Markel Garrancho eta Jon Gajate, 42,80 segunduko denborarekin). Bertze emaitzei erreparatuta, Anartz Alonsok laugarren postua eskuratu zuen disko jaurtiketan (22,58 metro), baita Egoitz Miquelarenak ere 100 metroko lasterketan (11,48). Klubak Imanol Ibarbian partehartzea ere nabarmendu du, pertiga jaurtiketan.
20 urtez azpiko emakumeen taldea Euskadiko txapeldunorde
20 urtez azpiko emakumeen taldeak Euskadiko txapeldunorde izatea lortu zuen, guztira 54 puntu eskuratuta. Aitzinetik Real Sociedad sailkatu zen eta hirugarren postuan berriz, Artunduaga. Garaipenen artean, Alaine Aguerralderen lehen postua nabarmendu du klubak, 400 metroko lasterketan (56,08 segundu). Izaskun Sanz eta Leire Martiarena berriz, bigarren izan ziren 1500 metroko eta 200 metroko lasterketetan hurrenez hurren (5:15,22 minutu eta 26,45 segunduko denborak eginda). Iratxe Cambonek ere podiumeko hirugarren koskara igatea lortu zuen, 800 metroko lasterketan (2:37,52 minutu). Azkenik, brontzezko domina eskuratu zuen 4x100 errelebo taldeak, 51,73 segunduko denborarekin (Mariela Beraza, Leire Martiarena, Nerea Sorondo y Hai Duong Alzaga).
Bertzelako emaitzen artean, Mariela Berazak eta Binta Rodriguezek laugarren postu bana eskuratu zuten, 100 metroko lasterketan eta pisu jaurtiketan hurrenez hurren (13,6 segundu eta 5,52 metroko emaitzekin). Nerea Sorondo berriz, bostgarren izan zen luzera jauzian (4,48 metro), baita Olaia Verdasco ere 100 metroko hesi-lasterketan (18,08 segundu). Azkenik, Hai Duong Alzada zazpigarren izan zen disko jaurtiketan (9,02 metro).
16 urtez azpiko taldeak hirugarren postuan
16 urtez azpiko gizonezko eta emakumezkoen taldeak hirugarren postu bana eskuratu zuten Euskadiko Txapelketan. Biak ere bigarren postutik hurbil gelditu ziren. Gizonezkoek 55 puntu batu zituzten guztira, Real Sociedaden gibeletik sailkatuta, eta Atletico San Sebastianen aitzinetik. Lehen postuetan, Yuxuan Zhu Zhu, Jon Andiano eta Adur Errazquin sailkatu ziren. Zhu Zhuk luzera jauzian lortu zuen garaipena (5,59 metro), Andianok 100 metroko hesi-lasterketan (15,20 segundu) eta Erranquinek 1000 metroko lasterketan (2:46,22 minutu). 4x100 erreleboan berriz, bigarren postua eskuratu zuten Eñaut Aguilarrek, Yuxuan Zhu Zhuk, Adur Muñozek eta Jon Andianok (49,36 segundu).
Horrez gain, Aingeru Etxabe (pertiga jaurtiketan, 2,4 metro) eta Telmo Nausia (600 metroko lasterketan, 1:41,20) laugarren izan ziren; Eñaut Aguilar (300 metroko lasterketan, 42,86 segundu) eta Iñigo Romero (disko jaurtiketan, 21,72 metro) bostgarren; eta Adur Muñoz (pisu jaurtiketan, 8,51 metro) eta Unax Cordero (100 metroko lasterketan, 13,08 segundu) seigarren izan ziren.
Emakumeei dagokionez, taldeak 55 puntu batu zituen guztira, Real Sociedaden gibeletik sailkatuz eta Txindok AT-ren aitzinetik. Urrezko dominei dagokionez, Olatz Elizasuk lortu zuen horietako bat disko jaurtiketan (34,23 metro), baita Naia Piquerrek 600 metroko lasterketan (1:42,84 minutu) eta Eider Aramburuk ere 1000 metroko lasterketan (3:15,51). 4x100 errelebo taldeak bigarren postua eskuratu zuen, Amane Arruabarrena, Noa Garcia, Maren Martin eta Eider Martinek, 52,27 segunduko denborarekin. Azkenik, podiumeko hirugarren koskara, Maren Martin (300 metroko lasterketan, 44,49 segundu), Noa Garcia (luzera jauzian, 4,80 metro) eta Eider Eizagirre (pisu jaurtiketan, 7,26 metro) igan ziren. Bertzeko emaitzei erreparatuta, Eider Martinek laugarren postua eskuratu zuen, 100 metroko lasterketan (13,64 segundu) eta Nora Gonzalezek zortzigarrena distantzia bereko hesi-lastberketan (19,10 segundu). BATek ere Zoe Caseauk pertiga jaurtiketan izan zuen partehartzea azpimarratu du.