Bertan behera gelditu da gaur arratsean Real Unionek eta Portugaletek jokatu beharreko Errege Kopako kanporaketa

2026/10/28
Espainiako Futbol Federazioak erabakita, bertan behera gelditu dira gaur (urriak 28) jokatu behar ziren Errege Kopako 24 kanporaketa, tartean Portugalete eta Real Unionen artekoa. Toledon gertatutako trenaren istripuaren biktimekin elkartasun keinu bat izan da.
Bertan behera gelditu da gaur arratsean Real Unionek eta Portugaletek jokatu beharreko Errege Kopako kanporaketa
Javier Colmenero
Real Unionek gaur jokatu behar zuen Portugaleten kontrako Errege Kopako lehen kanporaketa bertan behera gelditu da, Espainiako Futbol Federazioaren erabakiz. Toledon gertatutako trenaren istripuaren biktimekin elkartasun keinu bat izan da erabakia, eta Errege Kopako bertze 23 partidu ere gibeleratu dituzte, baita bertze lehiaketetako hitzorduak ere. RFEF-ak ohar bidez adierazi duenez, aitzinerago jakinaraziko ditu partidu hauen data berriak.