Bidasoa Atletiko Taldeko atletek lan ona egin dute hainbat txapelketetan
Bidasoa Atletiko Taldeko atletak lehian izan dira asteburuan, txapelketa desberdinetan. Alde batetik, Gipuzkoako eta Bizkaiko Txapelketa Absolutuak jokatu ziren pasa den igandean Anoetako Belodromoan. Bertzalde, Elgoibarko Krosean ere hartu zuten parte Irungo klubeko atleketak eta guztietan lan ona egitea lortu zuten, heldu den asteburuan jokatuko diren Euskadiko Txapelketa Absoluturako eta Espainiako Kroserako prestatuz.
Gipuzkoako Txapelketa Absolutuari dagokionez, emakumeen artean, Naia Llorente izan zen txapeldun, 1,61 metroko jauzia eginda. Elsa de la Cruzek, bere aldetik, pertigan 3,61 metro lortu zituen, bere marka pertsonalik onena eginez. Gizonetan, Aritz Zuazok 1,85 metroko jauzia egin zuen altueran eta txapeldun bilakatu zen. Seckou Sissoko berriz, 400 metroko lasterketan, 49,45 segundurekin irabazi zuen.
Hauez gain, bertze lau atleta igan ziren podium desberdinetara. Iker Piñeirak, adibidez, 18 urtez azpiko Gipuzkoako errekorra lortu zuen 200 metroko lasterketan eta txapeldunorde bilakatu zen honela, 22,92 segunduko markarekin. Alai Cabellok ere postu bera lortu zuen 800 metroko lasterketan (1.55,4), baita Mario Estangak ere pertiga jaurtiketan (4,65 metro). Emakumeetan, Izaskun Sanzek bigarren postua eskuratu zuen 800 metroko lasterketan, 2.18,84 minutu eginez. Hirugarren kosketara berriz, Elsa de la Cruz eta Zoe Caseau igan ziren. De la Cruzek 9,57 segundu behar izan zituen 60 metroko hesi-lasterketa osatzeko eta Caseauk berriz, 2,4 metro egin zituen pertiga jaurtiketan, bere marka pertsonal onena ere lortuz.
Bizkaiko Txapelketa Absolutua
Anoetako belodromoan ere, egun berean, Bizkaiko Txapelketa Absolutua ospatu zen. BATeko atletak bertan izan ziren lehian eta tartean, urrezko domina ere eskuratu zuen Goizane Garciak, 12,61 metro lortuta pisu jaurtiketan. Bigarren postuan berriz, Zuriñe Celis sailkatu zen, luzera jauzian 5,8 metro lortuta eta azkenik, hirugarren postuan, Ariell Antoinette Ngole sailkatu zen, pisuan 11,2 metro eginda.
Elgoibarko Krosa
Asteburuan ere Juan Mugerza Nazioarteko Krosa ospatuko zen Elgoibarren eta, maila altuko atleta anitzen artean, BATekoak ere nabarmendu ziren. Hauek izan ziren Irungo klubeko atleten emaitzak:
- 10. Noa Lekuona – 16 urtez azpikoan
- 13. Telmo Nausia – 16 urtez azpikoan
- 14. Paula Crespo – 18 urtez azpikoan
- 21. Maialen Michelena – 16 urtez azpikoan
- 22. Gorka GarcIa – 18 urtez azpikoan
- 27. Eki Gil – 16 urtez azpikoan
- 28. Gonzalo Fuentes – Absolutuan
- 29. Jon Perez – 18 urtez azpikoan
- 31. Xabier Lukin – Absolutuan
- 33. Jon Casado – 18 urtez azpikoan
- 60. Xabier Sesma - Absolutuan
Heldu den asteburuko agenda
Heldu den asteburuan ere zeregina izanen dute BATeko atleteak, izan ere, Espainiako Kros Txapelketa ospatuko da Kordoban eta Euskadiko Selekzioa osatuko dute Irungo Klubeko zenbait kirolarik. Ander Aramendi (23 urtez azpikoan), Julen Mendoza (20 urtez azpikoan), Urko Ibarguen, Naia Pique, Eider Aramburu (18 urtez azpikoan) eta Adur Errazquin (16 urtez azpikoan) dira Kordobara bidaiatuko dutenak. Aldi berean, Anoetako belodromoan berriz ere, Euskadiko Txapelketa Absolutua ospatuko da, pista estalian, eta bertan ere ordezkaritza izanen du BATek.