Bortz hitzordu desberdinetan izan dira asteburuan Bidasoa Atletiko Taldeko atletak

2026/03/03
Super Amara BATeko atletak asteburu betea izan dute, bortz hitzordu desberdinetan izan baitira lehiatzen. Denetan emaitza bikainak lortu dituzte, baita garrantzizko dominak ere. Horrez gain, Alai Cabellok lortutako 20 urtez azpiko Gipuzkoako errekorra nabarmendu du taldeak.
Bortz hitzordu desberdinetan izan dira asteburuan Bidasoa Atletiko Taldeko atletak
Asteburu betea eta emankorra izan du Bidasoa Atletiko Taldeak, bere atletak bortz hitzordu desberdinetan izan baita azken egunetan. Denetan emaitza bikainak lortu dituzte gainera, baita zenbait domina poltsikoratu ere. Horrez gain, taldeak Alai Cabellok lortutako 20 urtez azpiko Gipuzkoako errekorra nabarmendu du. Espainiako Pista Estaliko Absolutuen Txapelketa Lehenik eta behin, Valentzian izan dira BATeko zenbait atleta Espainiako Pista Estaliko Absolutuen Txapelketan parte hartzen. Sei izan dira guztira lehitu diren kirolariak: Olaia Becerril, Laura Etayo, Ander Aramendi, Marta Maza, Alaine Aguerralde eta Uxia Pereira. Becerrilek bederatzigarren postua lortu zuen luzea jauzian, 5,99 metroko jauzia eginda eta finalistetik hurbil sailkatuta. Etayok, Mazak eta Aramendik 1500 metrotan parte hartu zuten. Emakumeetan, finaletara sailkatzeko lau milesimetara gelditu zen Etayo, bere marka pertsonal onena egin ondotik (4:28.51). Mazak berriz, 4:33.60ko denbora egin zuen, bere marketan ohikoa dena. Aramendik azkenik, zazpigarren izan zen, azken aurreko izan ondotik, 4:01.76 minutuko denborarekin. Aguerraldek 55.43 segunduko denbora egin zuen 400 metroko lasterketan, Gipuzkoako absolutu mailako errekorra lortzetik hurbil. Azkenik, Pereirak denboraldiko bere markarik onena lortu zuen 60 metroko hesi-lasterketan, 8.55 segunduko denborarekin, baina ez zen nahikoa izan finalerdietan egoteko. Jaurtiketa luzeetan nazional mailako urrea Espainiako Neguko Jaurtiketa Luzeetako Txapelketa ospatu zen, Master mailan, Durangon. Bertan, Juana Maria Usabarrena izan zen Espainiako txapelduna mailu jaurtiketan eta Master 75 kategorian, urrezko domina poltsikoratu ondotik. Euskadiko 5km-ko Ruta Txapelketan brontzezko domina Euskadiko 5km-ko Ruta Txapelketa ospatu zen asteburuan ere eta bertan, Nerea Sarriegui lehiatu zen hirugarren postua lortuz. 18:15 minutuko denboran egin zuen proba eta brontzezko domina eskuratu zuen. 18 eta 20 urtez azpiko Gipuzkoako Txapelketa 18 eta 20 urtez azpiko Gipuzkoako Txapelketa ere ospatu zen asteburuan eta BATeko atleta ugari izan ziren bertan parte hartzen, guztira 19 domina eskuratu zituztenak: urrezko hamar, zilarrezkolau eta brontzezko bortz. Urrezko dominen artean, Alai Cabellok (800 metroko lasterketan, 1:52.88), Iker Piñeirak (60 metroko lasterketan, 6.96), Rafa Caseauk (pisu jaurtiketan, 11.56), Markel Garranchok (20 urtez azpiko 400 metroko lasterketan, 49.83), Jon Andianok (18 urtez azpiko 400 metroko lasterketan, 51.85), Naia Llorentek (altuera jauzian, 1.64), Gorka Garciak (3000 metroko lasterketan, 9:35.17), Jon Gajatek (60 metroko hesi-lasterketan, 8.34), Eñaut Arburuak (200 metroko lasterketan, 22.46) eta Hai Duong Alzagak (200 metroko lasterketan, 26.06) lortu zituzten. Denen artean, Alai Cabello nabarmendu du taldeak, 20 urtez azpiko Gipuzkoako errekorra lortu baitzuen korrikalariak. Zilarrezko dominen artean, Olatz Elizasuk (pisu jaurtiketan, 9.19), Eñaut Arburuak (400 metroko lasterketan, 52.50), Noa Garciak (altuera jauzian, 1.55) eta Eider Aramburuk (3000 metroko lasterketan, 11:01.48) lortu zituzten. Azkenik, brontzezkoen artean, Iker Anautek (pisu jaurtiketan, 10.66; 60 metroko hesi-lasterketan, 9.08), Paula Crespos (3000 metroko lasterketan, 11:30.39), Olaia Verdascok (60 metroko lasterketan, 10.07), Rafa Caseauk (luzera jauzian, 5.61) eta Naia Piquerrek (800 metroko lasterketan, 2:21.29) eskuratu zituzten. Infantil mailako Euskadiko Eskolarteko Kros Txapelketa Igandean azkenik, Arrasaten ospatu zen Infantil mailako Euskadiko Eskolarteko Kros Txapelketa eta bertan izan ziren BATeko atleta gazteenak ere, lan bikaina eginez gainera. Lier Arregik (10.), Ibai Erguinek (14.), Alain Gajatek (30.), Amets Gurutzealdek (32.) eta Markel Nausiak (44.) osatutako taldeak parte hartu zuen eta txapeldunorde izatea ere lortu zuten bertan, Txindokiren aitzinetik eta El Pradoren gibeletik.