Denboraldi bukaerako gala ospatu zuen Ficoban Real Union Club Irunek
Real Union Club Irunek “Txuribeltz Izpiritua” gala ospatu zuen, pasa den ortzegunean (ekainaren 12an), Ficoban. Real Uniongo eta Mariño Real Uniongo harrobiko taldeak, babesleak, laguntzaileak, erakundean, Administrazio Kontseiluko kideak eta klubeko langileak bertaratu ziren. Ekitaldian, talde eta jokalari desberdinei sariak banatzeaz gain, zenbait omenaldi ere eskaini zituen klub txuribeltzak. Bukatzeko, Unai Emery eta Jakes Txapartegirekin solasadi berezia izan zuten bertaratutakoek.
Borja Abad Ongizate, Prestakuntza eta Garaipen Pertsonalaren arloko arduradunak aurkeztu zuen gala eta hasi bezala, Igor Emery Real Uniongo Administrazio Kontseiluko presidenteak hitza hartu zuen. Hurrengo denboraldian segituko ez duten jokalari eta entrenatzaileak eskerrak eman zizkien lehenik, batez ere Mariño Real Uniongo kapitaina izan zen Mireia Zumetari eta Real Union Rocako talde teknikoari, Carlos Garcia buru duena. Horrez gain, aintzat hartu zituen presidenteak aurtengo denboraldian Ligako txapeldun izan den Gorengo Jubenil mailako taldea, baita Hirugarren RFEF Mailara igo den Mariño Real Union ere.
Goraipamenen ondotik, Unai Emery eta Jakes Txapartegi igo ziren oholtza gainera, “Inspiration duten istorioak” izenburupean solasaldia eskaintzera. Txapartegik, bertzeak bertze, Euskadiko Musikari Gazteen Saria jaso berri du eta horren inguruan aritu ziren solasean, Igor Emery bera moderatzaile lanetan zegoela. Ondotik, Txapartegik berak bi emanaldi eskaini zituen pianoan eta Ficoban zeuden ikusle guztiak zutik jarri ziren musikari gaztea txalotzeko.
Tartean, “Txuribeltz Izpiritua” sari banaketa egin zen, HAZI proiektuaren barrenean. Aintzatespen honekin, klubak aurtengo denboraldian, beren ekintzengatik edo jarreragatik, konpromisoa, errespetua eta familiaren balioak ordezkatu dituzten jokalariak omendu nahi izan zituen. Horren harira, jokalari hauek izan ziren omeanduak: Real Unionetik Oier Bereau (Infantil Txiki), Markel Villamor (Infantil Handi), Beñat Lizarazu (Kadeteen Gorengoen Maila), Mikel Arroyo (Kadeteen Ohorezko Maila), Xabier Elortegi (Jubenilen Gorengoen Maila), Asier Corral (Jubenilen Ohorezko Maila) eta Iñigo Elizetxea (Ohorezko Erregional maila); Mariño Real Unionetik, berriz, Paula Goikoetxea, Iraia Leon eta Laia Barbeitos (Infantil 8), Paola Fernández (Infantil 11), Eukene Leiza (Kadeteen Lehen Maila), Alejandra Vallejo (Kadeteen Ohorezko Maila), June Tapia (Gorengoen Erregional Maila) eta Nahia Gaztelumendi (Euskal Liga) izan dira sarituak.
Galari bukaera emateko, Real Unionek Javier Vallejori omenaldia ere eskaini zion, klubeko jokalari eta entrenatzaile ohia izan dena. Honez gain, Real Unioneko Beteranoen Elkarteko bazkide dena, baita klub txuribeltzeko bazkide ere. Ordezkariak aipatu bezala, bertze inork ez bezala errespetuaren, tolerantziaren eta konpromisoaren balioak ordezkatzeagatik omendu zuten.