Denboraldiko azken hitzorduak izanen dituzte asteburuan Txingudi Rugby Klubeko taldeek
2026/05/06
Txingudi Rugby Klubeko harrobiko taldeek euren Ligetako azken jardunaldiak jokatuko dituzte asteburu honetan, denboraldia borobilduz. Horrez gain, senior mailako taldeek lagunarteko bana jokatuko dituzte eta beteranoek ere topaketa batean parte hartuko dute.
Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldiaren bukaerara ailegatzen ari dira. Asteburu honetan jokatuko dituzte harrobietako taldek euren Ligetako azken jardunaldiak, aurtengo lehiaketak borobiltzeko aukerarekin. 16 urtez azpiko Txingudi/Orereta/Baztan taldeak, bertzeak bertze, Plaiaundin emanen dio bukaera denboraldiari. Hiruherri taldea jasoko du larunbatean, maiatzaren 9an, 12:30ean. 14 eta 18 urtez azpikoen taldeek berriz, Iruñeara bidaiatuko beharko dute egun berean, La Unicaren kontra jokatzeko, biak ala biak. Lehenik nagusienek jokatuko dute, 10:00etan, ondotik gazteenen tanda izanen da, 11:30ean.
Senior mailako taldeei dagokienez, emakumeen eta gizonezkoek dagoeneko bukatu dituzte euren denboraldiak, baina oraindik ere azken hitzordu batzuk izanen dituzte asteburu honetan etxean, Plaiaundin, lagunarteko batzuk jokatuz. Ortzirale arratsaldean, maiatzaren 8an, zaila Txingudiren txanda izanen da. Gizonezkoek Parisko Les Implacablesen bisita hartuko dute, 19:30ean. Talde hau Île-de-France eskualdeko enpresen arteko ligan aritzen da eta Euskal Herritik egiten ari diren itzulia aprobetxatuz jokatuko dute Txingudiren kontra. Biok Txingudik aldiz, Kataluniako bigarren mailako txapelduna izan den CEU Barcelona taldea hartu du etxean, biharamunean, maiatzaren 9an, 16:00etan.
Azkenik, beteranoek ere azken hitzordu bat izanen dute asteburuan. Hauek Logroñora joanen dira, bertan, urtero, ospatzen den topaketan parte hartzeko.