Eskualdeko korrikalariak Hiru Hondartzetako Kroseko podiumean
Donostiako Hiru Hondartzetako Krosa ospatu zen pasa den igandean, urriaren 12an, Donostian. Guztira 4.000 lasterkari inguru aritu ziren lehian eta horietatik guztietatik, Elena Silvestre (36:25) eta Unai Ibarra (30:17) nagusitu ziren. Podiumean, eskualdeko hainbat korrikalari izan zituzten lagun. Emakumeetan, Ane Elzaurdia beratarra izan zen bigarren koskara igan zena, 37:18ko denbora eginez. Hirugarren berriz, Leire Vilches arabarra (38:10) izan zen. Gizonetan berriz, helmugan bigarrena Aitor Etxeberria izan zen, baina korrikalari honek izan zuen deskalifikazioaren ondotik, Beñat Bengoetxea hondarribiarrak lortu zuen podiumeko bigarren koskara igatea, 31:10eko denborarekin. Hondarribiarra pozik gelditu zen lortutako postuarekin, baita lasterketan egindako markarekin ere. Hirugarren postuan berriz, irundar bat sailkatu zen, Asier Landart (31:30).