Gure Txokoak garaipenarekin hasi du denboraldia
2026/09/22
Gipuzkoako Ligan ari den Erregionaleko lehen mailako Berako taldeak 3-0 garaitu zuen, pasa den asteburuan Orereta Kafea taldea. Denboraldiko lehen jardunaldia zen eta, lehen momentutik, gauzak garbi utzi dituzte beratarrek zelaian. Ohorezko Erregional mailan berriz, Beti Gaztek 3-1 galdu zuen Beasain Bren kontra. Maila berean, Hondarribiak galdu gabe segitzen du eta 0-4 garaitu zuen Urki.
Zorte desberdina izan dute asteburu honetan Baztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusiek. Hondarribiak eta Gure Txokoak garaipen bana eskuratu dituzte; Beti Gaztek, Baztanek eta Doneztebek berriz, ezin izan dute irabazi.
Gipuzkoako Ligan ari den Erregionaleko lehen mailako Gure Txokoak, bertzeak bertze, denboraldia garaipen batekin hasi du. 3-0eko markagailuarekin irabazi zuen Orereta Kafea talderen kontra, Enaitz Portuk sartutako hiru golei esker. Hasieratik nagusitasuna erakutsi zuten beratarrek, Matzadan, etxeko zelaian, eta garbi utzi dute zein den aurtengo helburua, azken bi denboralditan ihes egin dien igoera lortzea.
Ohorezko Erregional mailan berriz, Hondarribiak ere 0-4ko emaitzarekin irabazi zuen Urkiren kontra. Hauen nagusitasuna ere erabatekoa izan zen, batez ere bigarren zatian, eta galdu gabe segitzen dute denboraldi hasiera honetan. Lesakako Beti Gaztek berriz, ez zuen zorte bera izan. Beasain B bisitatuko zuten lesakarrek eta 3-1eko markagailuarekin galdu zuten taldeak. Lehen zatian 2-0eko tartea ireki zuten etxekoek eta bigarren zatiaren hasieran, errenta pixka bat murriztea lortu zuen Beti Gaztek, Hupo Poloren bitartez. Hala ere, Beasainek hirugarren gola sartu zuen eta erabakita utzi zuen garaipena. Asier Salguero entrenatzaileak erran duenez, joko ona erakutsi zuen Lesakako taldeak, baina ez zuten atean asmatu eta ezin izan zuen punturik galdu. Heldu den asteburuan, Mastegin, hiru puntuen bila joanen direla onartu du.
Malerrekan eta Baztanen, talde bakar batek ere ez du garaipenik lortu. Hirugarren RFEF Mailan ari den Doneztebek adibidez, banako berdinketa erdietsi zuen Pamplona taldearen kontra. Nafarroako gizonezkoen Lehen Maila Autonomikoan berriz, Baztanek 1-0 galdu zuen Lourdesen kontra. Gizonen Erregionaleko lehen mailan berriz, Doneztebe Bk 1-2 galdu zuen Alsasuaren kontra eta Baztan Bk ere, 0-3 galdu zuen Alde Zaharra Klubaren kontra.