Lehen zatian jasotako bi golek min egin zioten Real Unioni

2026/11/09
Talde txuribeltzak 2-0 galdu zuen asteburuan Barakaldoren kontra. Bizkaitarrak jaun eta jabe izan ziren etxeko zelaian eta lehen ordu laurdenean sartutako bi golak nahikoak izan ziren puntuak bertan uzteko. Real Unionek ezin izan zuen deus ere egin talde gogor eta handi baten kontra eta punturik batu gabe bueltatu ziren Irunera. Porrota ahantzi eta CyD Leonesaren kontra jokatu beharreko partidura begira jarri da taldea dagoeneko.
Lehen zatian jasotako bi golek min egin zioten Real Unioni
Barakaldo CF 2
0 Real Union Club
Real Unionek 2-0 galdu zuen asteburuan Barakaldoren kontra. Lehen ordu laurdenean etxeko taldeak sartutako bi golekin nahikoa izan zen puntuek ihes xgiteko. Talde txuribeltza saiatu zen markagailu honi buelta ematen eta maldan gora jarri zen partidua iraultzen, baina ez zen posible izan eta punturik batu gabe bueltatu zen Irunera. Porrot mingarria izan zen, baina dagoeneko heldu den asteko jardunaldiari begira ari dira jokalari eta teknikariak. Lehen zatian modu ausartean zelairatu zen Real Union, presio handia eginez eta aurkariaren areatik gertu jokatuz. Barakaldoren lana berriz, kontraerasoan arriskua sortzea izan zen. Biak ere golaren bila ari zirela, talde txuribeltza lehen aldaketa egitera behartua izan zen, lesio batean ondorioz. Jesus de Miguelen omenez egindako geldialdiaren ondotik berhartu zuten partidua bi taldeek eta orduan ailegatu zen etxekoen bi golak, bi minutu eskasean lortutakoak Angel Troncho eta Jon Cobori esker. Talde irundarrarentzat kolpe latza izan zen, baina hasierako indarra berreskuratzeko gai izan zen poliki-poliki. Erosogo aritu zen zelaian eta gol aukerak sortzen hasi zen, etxeko atezainak gelditu zituenak. Bigarren zatian, markagailua iraultzeko prest zelairatu zen Real Union eta baloiaren jabetza izan zuen, zenbait gol aukera ere sortuz. Edonola ere, asmatu ezinik segitu zuen Ramses Gil taldeak. Barakaldok hirugarren sartzeko abagunea izan zuen orduan, Lander Emeryk ongi sahiestu zuena partidua bizirik mantentzeko. Horrela segitu zuten azken minutuetan ere, hartu-emanean, baina markagailuak ez zuen aldaketarik eduki, nahiz eta Real Unionek erasoan gogor jokatzeko ideia mantendu. Golik lortu gabe eta hasieran Barakaldok lortutako 2-0eko emaitzarekin bukatu zen partidua eta talde txuribeltzak punturik batu gabe bueltatu zen etxera.