Hirutik hiru garaipen lortu ditu Irudek Bidasoa Irunek

2026/09/28
Talde irundarrak 32-39ko markagailuarekin irabazi zuen, pasa den larunbatean, Tubos Aranda Villa de Arandaren kontra. Hasiera zaila izan zuten Alex Mozasen mutilek eta abantaila egonkortzea kosta egin zitzaien. Hala ere, lanari ekinez, lortu zuten azkenean zazpi goleko aldearekin garaipena eskuratzea eta jardunaldiko bi puntuak poltsikoratzea. Honela, Bidasoak hirutik hiru partidutan nagusitu da eta sei puntu ditu guztira sailkapen orokorrean.
Hirutik hiru garaipen lortu ditu Irudek Bidasoa Irunek
Tubos Aranda Villa de Aranda 32
39 Irudek Bidasoa Irun
Irudek Bidasoa Irunek 32-39ko markagailuarekin irabazi zuen, pasa den larunbatean, Tubos Aranda Villa de Aranda taldearen kontra. Intentsitate handiz hasi ziren jokatzen bi taldeak eta berdintasuna izan zen nagusi, bigarren zatiko azken ordu laurdena bitarte. Abantaila eskuz aldatzen joan zen, talde horiak borrokan buru-belarri sartu zen arte eta zazpi goleko aldea lortu zuen arte. Erasoan eta defentsan indarrez ekin zioten neurketari, talde batean zein bertzean. Markagailuan islatu zen hori eta, ez bidasotarrek ez Arandakoek ere, ez zuten abantaila eskuratzea lortu. Ordu laurdena igarota, 9-8koa zuten etxekoek euren alde, eta Bidasoaren akats batzuk baliatuta, 15-13koa lortzeko gai izan ziren. Edonola ere, Alex Mozasen mutilek segidan erantzun zuten eta 1-5eko partzialari esker, markagailuari buelta ematea lortu zuten, atsedenaldira 16-18koarekin joateko. Aldageletatik bueltan, etxekoek 24nako berdinketa erdietsi zuten berriz ere, garaipenak ihesik ez egiteko saiakerak fruituak eman ondotik. Erritmo bizian aritu ziren bi taldeak ere azken ordu erdian, eta horrela hasi zen talde bidasotarra bere onena erakusten. Defentsa sendoarekin, baloiak berreskuratuz eta arintasunez jokatuta, abantaila lortu zuen berriz ere markagailuan (26-28, 45 min.). Errenta hori handitzen joan zen eta azken minutuetara 30-36ko aldea edukitzea ere lortu zuen Bidasoak. Neurketa erabakita egonda, Alex Mozasen taldeak lasaitasunez ekin zion azken txanpari, marka bat ere lortuz. 32-39ko emaitzarekin irabazi baitzuen talde irundarra, 2022/23ko denboraldian kanpoko partiduetan lortutako inoizko gol markarik onena berdinduz. Hiru jardunaldietatik hirutan lortu du gailentzea Bidasoak, denboraldi hasiera honetan. Honek indarra eta motibazioa eman dio taldeari, ez soilik ASOBAL Ligari segida emateko, baizik eta EHF European Leagueari hasiera emateko, asteazken honetan bertan. Talde irundarrak irailaren 30ean jasoko baitu FH Hafnarfjordur talde islandiarra Artalekun, txapelketaren lehen faseari abiada emateko.