Hogeita bi domina eskuratu zituzten BATeko atleta gazteek Euskadiko Txapelketan

2025/05/21
18 eta 20 urtez azpiko Bidasoa Atletiko Taldeko atletak izan ziren asteburuan, Donostiako Anoetako Miniestadioan, Euskadiko Txapelketan jokatzen. Emaitza onak bilduta, guztira, hogeita bi dominekin bueltatu ziren Irunera, urrezko hamarrekin, zilarrezko seikin eta brontzezko bertze seikin.
Hogeita bi domina eskuratu zituzten BATeko atleta gazteek Euskadiko Txapelketan

Donostiako Anoetako Miniestadioan ospatu zen asteburuan Euskadiko 18 eta 20 urtez azpiko Txapelketak. Bidasoa Atletiko Taldeko atletak bertan izan ziren eta lan ona eginez burutu zuten asteburua. Guztira, 22 domina eskuratu zituzten, urrezko hamar, zilarrezko sei eta brontzezko bertze sei. 

20 urtez azpiko emakumeak

20 urtez azpiko kategorian, BATeko emakumeek garaipen onak eskuratu zituzten. Alaine Aguerraldek lortu zuen urrezko domina, 400 metroko hesi-lasterketan 1:01,33 minutu eginez eta bere marka pertsonalik onena lortuz ere. Proba berean, Eider Alzaga hirugarren postuan sailkatu zen, 1:06,62 minutuko denborarekin. 200 metroko lasterketan, Leire Martiarenak ere garaipena eskuratu zuen, 25,24 segunduko denbora eginez. 400 metroko lasterketan, Nerea Lopezek brontzezko domina eskuratu zuen, 1:00,97 minutuko denboarekin. Azkenik, altuera jauzian, Jone Agirre bigarren izan zen. 

20 urtez azpiko gizonak

20 urtez azpiko gizonen artean, Ander Aramendi nagusitu zen 3000 metroko lasterketan, 8:16,79 minutuko denborarekin. Aritz zuazok ere urrezko domina eskuratu zuen altuera jauzian, 1,83 metro eginez. Unax Erasok berriz, zilarrezko domina eskuratu zuen mailu jaurtiketan (52,48 metro) eta azkenik, Iker Anaut hirugarren izan zen luzera jauzian, 6,54 metroko jauziarekin. 

18 urtez azpiko emakumeak

18 urtez azpiko emakumeen artean, Naia Llorentek lehen postua eskuratu zuen altuera jauzian, 1,67 metroak gaindituz. Uzuri Martiarena berriz, bigarren izan zen xabalina jaurtiketan, 32,32 metro lortuz. Azkenik, Irati Errok ere zilarrezko domina eskuratu zuen, 800 metroko lasterketan, 2:25,60 minutuko denboran osatuz proba. 

18 urtez azpiko gizonezkoak

18 urtez azpiko gizonen artean, Lukas Cabezon nagusitu zen 2000 metroko oztopo-lasterketan, 6:02,15ko denbora lortuz. Proba berean, Julen Mendoza taldekidea izan zen hirugarren (6:05,08). 800 metroko lasterketan, Alai Cabello izan zen Euskadiko txapeldun bilakatu zena, 1:58,94ko denboran osatuz proba.1500 metroko proban berriz, Gorka Garcia hirugarren izan zen, 4:31,53ko denbora eginez. 400 metroko lasterketan berriz, Markel Garrancho izan zen urrezko domina eskuratu zuena (49,64 segundu) eta Eñaut Arburuak lagundu zion podiumeko hirugarren korkan (51,35 segundu). 110 metroko hesi-lasterketan, Jon Gajate txapeldun izan zen, 14,76 segunduko denborarekin eta Iker Anautek zilarrezko domina eskuratu zuen altuera jauzian, 1,70 metroko jauzi onenarekin. Azkenik, 4x100 metroko erreleboetan, Gajate, Garrancho, Miquelarena eta Arburua atletek hirugarren postua eskuratu zuen.