Iker Piñeira, Alaine Aguerralde eta Carla Arwen Martinez erreleboen nazioarteko topaketan izan dira RFEArekin
2026/05/29
Super Amara BATeko Iker Piñeira, Alaine Aguerralde eta Carla Arwen Martinez Espainia eta Portugalen artean ospatutako nazioarteko erreleboen topaketan izan da, RFEAk deituta. Parte hartzeaz gain, Piñeirak eta Aguerraldek errekorrak ere eskuratu zituzten euren taldeekin. Piñeirak errekor nazionala lortu zuen 18 urtez azpiko 4x100 erreleboan; Aguerraldek berriz, bi errekor nazional lortu zituen 4x400 erreleboan: 20 eta 23 urtez azpikoak.
Iker Piñeiraren lehen aldia zen Espainiako selekzioarekin eta ezin hobe joan zen topaketa. Super Amara BATeko atletaren helburua ikastea eta hobetzea zen lehen parte hartze honetan, baina 18 urtez azpiko 4x100 erreleboan, errekor nazionala lortu zuen, 40.53ko denboran osatuta lehiaketa. Berekin batera, Jose Toumani Barrios, Mateo Pindado eta Francisco de las Heras aritu ziren korrika.
Alaine Aguerraldek ere errekor nazionala lortu zuen bere taldearekin. 20 urtez azpiko errelebo mistoetan parte hartu zuen atletak, bi aste lehenago, 4x400 erreleboetan Euskadiko errekor absolutua lortu ondotik Ligako bigarren jardunaldian. Kasu honetan, Ashraf Grado, Ana Alba Ruiz eta Oscar Crespo izan zituen ondoan Espainiako selekzioan eta 3:22.26ko denbora eginda, bi errekor nazional lortu zituen taldeak: 20 urtez azpikoa, baita 23 urtez azpikoa ere.
Azkenik, Carla Arwen Martinezek ere 23 urtez azpiko 4x100 erreleboetan parte hartu zuen, Marta Lopez, Ariadna Montalban eta Laura Martinezekin. Lehen seria bigarren postuan bukatu zuen laukoteak Portugalgo taldearen aitzinetik, 44.90 segundurekin.