Iñaki Peciñak Irudek Bidasoa Irunen jokatuko du hurrengo bi denboraldietan

2025/05/09
CD Bidasoa klubeko harrobian hezitako jokalaria etxera bueltatuko da 2025/26 denboraldian. Gaur egungo jokalari gazteentzat erreferentea izanen dela argi du klub horiak eta etxeko balioak bere baitan dituenak. Bi denboraldiz sinatu du irundarrak bere hiriko taldearekin.
Iñaki Peciñak Irudek Bidasoa Irunen jokatuko du hurrengo bi denboraldietan

CD Bidasoa eta Iñaki Peciña jokalari irundarra akordio batera iritsi dira eta horren bitartez, Peciñak hurrengo bi denboraldietan Irudek Bidasoa Irunen jokatuko du. Klub horiaren harrobian hezitako jokalaria da bera, nazioartean ibilitakoa, eta orain etxera bueltatuko da gaur egungo gazteen erreferente gisa jokatzeko eta taldearen balioak sustatzeko. 

Ibilbidea sendoa izan duen jokalaria gehituko du Irudek Bidasoa Irunek bere plantillara. Nazioarteko esperientzia zabala du, Frantziako Ligan, mundu mailako ligarik lehiatuenetakoan. Bere etorrerak maila handia ematen dio talde horiari, esperientzia, izara eta errendimendua gehituz. Gurutz Aginagalde presidenteak adierazi duenez, “Iñaki Peciñaren etxeratzea poz handiz hartu dugu. Ez da soilik lehen mailako kirol indartze bat, baizik eta gure harrobian hezitako jokalari baten itzulera, gure klubaren balioak ongi ordezkatzen dituen jokalariarena”.

Peciñaren fitxaketa etorkizunerako apustu bat ere bada, jokalari moduan bere ibilbidea bukatzerakoan, CD Bidasoa klubaaren proiektuan integrata ere bilatu dutelako zuzendaritzako kideek. Gorka Wamba presidenteordeak eta lehen taldeko ordezkariak azaldu du,  “kirol aldetik, kalitate jauzia berehalakoa” dela. “Nazioarteko pibote bati buruz ari gara, goi-mailan esperientzia handia duena, Frantziako liga zorrotzean trebatu eta ibilbide bikaina egina duena”, gaineratu du. Honez gain, jakinarazi du euren asmoa “bere etorkizuneko trantsizioa klubeko proiektuaren barruan prestatzea” ere badela, "jokalari ibilbidea amaitzean beste funtzio batean ekarpena egiten jarrai dezan”.

Gaur egungo Bidasoaren harrobiarentzat garrantzitsua da fitxaketa hau. Wambak aipatu du, Iñaki Peciña ere klub horian hezi dela jokalari gisa eta beraz, Bidasoaren “esentzia ordezkatzen” duela, “beheko mailetan hazten diren jokalari guztientzat eredu” bilakatuz. 

Iñaki Peciña ere pozik agertu da etxera bueltatzeagatik: “Eskerrak eman nahi dizkiet zuzendaritzari, Juleni, Gurutzi eta Gorkari hasieratik erakutsitako interesagatik. Kirol mailan, hona etortzea ez da inolako esfortzurik izan. Itzultzeko aukera sortu zenean, zalantza handirik ez nuen izan; erabaki erraza izan zen niretzat”. 

Hurrengo denboraldiari begira ere jarri da dagoeneko Peciña: “Nire nahia lehen egunetik lehiatu eta errendimendua ematea da; taldea denboraldi bikaina egiten ari da, eta espero dut hurrengo urtean ere horrela jarraitzea. Nire energia guztiak datorren denboraldian jokatzera eta lehiatzera bideratu nahi ditut. IRUDEK Bidasoa Irun Espainian eta Europan erreferente den talde bat da, eta aurtengo Europako lehiaketan erakutsi dute maila. Nire esperientzia, joko maila eta, ahal dudan neurrian, nire onena ematea da nire helburua".